Beltzaren koloreak

06 de Noviembre 2016

Izan gaitezen errealista: duela zortzi urte Obama presidente egin zuten arrazoietako bat Frank Shepard Fairey (aka Obey) artistaren irudi serigrafiatua izan zen. Che Guevarari Kordak ateratako erretratua gogoan, grafiti espraiagarri bihurtu zuen. Plantila hura AEBetako banderaren koloreekin zipriztindu eta Hope hitza jarri zion gero azpian. Hiruehun mila eranskailu eta milioi erdi poster inprimatu zituen bere kasa (hala dio artistak, “bere kasa” egin zuela), gerora nazkatzeraino errepikatu eta parodiatu den irudi presidentziala eraikitzeko. Sutautsa bezala hedatu zen irudi hura kamiseta, txapa eta abarretan. Horratx, Obamaren paradoxa tragikoa: hautatu bitartean jo zuela goia. Presidentegai beltz batek 2008an lor zezakeen gauzarik handiena esklabuek eraikitako Etxe Zurira iristea zen, sinbolo bilakatzea. Eta lortu egin zuen.

Maitagarrien ipuin bat? Gauza jakina da... Leer más

Bilbao-Donostia-Bilbao

19 de Diciembre 2015

Hirigintzari buruz mintzatzen garenean gutxitan aipatzen ditugu ordutegiak. Badira, jakina, salbuespenak, igande eta jai egunetan saltokiak zabaltzeko balizko aukeraren harira sortutako eztabaida, horren lekuko. Ez da gutxiagorako: ez ote dira gure ohiturak eta hiri baten eitea eta giroa zizelkatzeko garaian, arkitektura bera bezain garrantzitsuak ordutegiak? Irisgarritasunaren gainean hainbeste hitz egiten den garaiotan, sarri ahazten dugu irisgarritasuna sustatu edo ezeztatzeko lehen modua –eta merkeena–ordutegiak direla. Barka pellokeria, baina, nola sartu eraikin batera, antzoki batera, taberna batera, ordutegiz at heldu garelako hura itxita badago? Nola zapuzten gaituen, antzezlan batera berandu iritsi edo oporretako azken egunean turista bezala gehien maite dugun museora heldutakoan kristalaz bestalde ITXITA txarteltxoa zintzilik topatzeak. Txikitatik ohitzen... Leer más

Adio, kazetari, adio!

09 de Octubre 2015

“Internet, mundu elektronikoak dakarren bolada pasakor horietako bat da, merkatuaren indarrek lehenago edo beranduago bere testuinguru egokian kokatuko dutena. Bitartean, bere defendatzaile sutsuekiko, garai batean esperanto hizkuntzaren zaleekiko eta irrati-afizionatuekiko izan genuen ulerkortasun eta tolerantzia maila berbera izan beharko dugu. Harro desfilatuko du eszenatokian Internetek ordubetez, baina gero, bigarren mailako komunikabideen artean merezi duen lekua hartuko du”. Egun The Guardianen ari den Simon Jenkins kazetariarenak dira hitz hauek, The Times egunkarian argitaratuak, 1997. urtean, Internetek paperezko egunkariak, komunikabideak eta gure bizitzak erabat irentsi aurretik. Ezin esan Nostradamus Saria jasotzeko moduko berbak izan zirenik Jenkinsenak. Denborak ematen duen talaiatik erraza da haren pronostikoa gutxiestea, baina, egiari zor, telefonoak... Leer más

Gutun-hizketak

10 de Mayo 2015

Poema bat plaza publiko bat den bitartean –ez da garrantzitsua poetaren sentimendua bera, baizik eta plaza horretara hurbiltzen diren irakurleengan piz dezakeena–, gutun bat aldebiko sentimendu eta gogoetei soilik dagokien eremu pribatu kodifikatua da, printzipioz. Printzipioz diogu, idazle askoren gutun pribatuetan nabarmenegia baita idazten ari zirena inoiz argitaratua izango zen aukeraz kontzientegi direla sarri. Euren obraren parte jotzen zituztela gutunak, alegia, eta horrek areagotu egiten zuela interesante plantak egiteko joera, zeharka publiko zabalari ari zaiola badakienaren maskarada. Zilegi da gutun baten kopia gorde edo hura garbira pasatzea, adibidez? Maiteminduta dago benetan maitasun gutun bat txukunera pasatzeko adinako trenpua duena? Kafkak berak garbira pasatu zuen Aitari gutuna bezala ezaguna den kontu-kitatze luzea, egiaz aitak sekula ez baina... Leer más