Gutun-hizketak

10 de Mayo 2015

Poema bat plaza publiko bat den bitartean –ez da garrantzitsua poetaren sentimendua bera, baizik eta plaza horretara hurbiltzen diren irakurleengan piz dezakeena–, gutun bat aldebiko sentimendu eta gogoetei soilik dagokien eremu pribatu kodifikatua da, printzipioz. Printzipioz diogu, idazle askoren gutun pribatuetan nabarmenegia baita idazten ari zirena inoiz argitaratua izango zen aukeraz kontzientegi direla sarri. Euren obraren parte jotzen zituztela gutunak, alegia, eta horrek areagotu egiten zuela interesante plantak egiteko joera, zeharka publiko zabalari ari zaiola badakienaren maskarada. Zilegi da gutun baten kopia gorde edo hura garbira pasatzea, adibidez? Maiteminduta dago benetan maitasun gutun bat txukunera pasatzeko adinako trenpua duena? Kafkak berak garbira pasatu zuen Aitari gutuna bezala ezaguna den kontu-kitatze luzea, egiaz aitak sekula ez baina... Leer más

Hitz gakoaren errituala

14 de Febrero 2015

Hatz-marka digitalak ezagutzeko gaitasuna duten gailu berriek passwordak ezabatuko ote dituzte aurki? Posta digitalean sartzeko, hegaldi bat edo hotel bat erreserbatu zein erosketak egiteko, edozein webgunetara sartzeko hautatzen ditugun hitz gako horiek burukomin bihurtu dira askorentzat. Ahaztu egiten zaizkigulako, beti bat eta berbera izatea ez delako aski, zenbaki bat eta maiuskula bat galdatzen zaizkigulako orain gure hobebeharrez... Hackerren mamu abstraktua aitzakia, etengabe eskatzen digute gure sekretua berritzeko. Zein hitz hautatu, honenbestez, gure gako gisara? Zein buru mekanismo kontziente edo inkontzientek gidatzen gaitu hautu horretan? Asko omen dira, euren memoria txarrean konfiantzarik ez eta, “incorrect” hitza erabiltzen dutenak, sistemak berak gogorazten baitie hartara erratzen direnean: “Your password is incorrect”. Ian Urbinak gaiari... Leer más

Idazmakinak: binilo berria?

05 de Julio 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik. Eguneroko martxa... Leer más

Twit-tease?

07 de Diciembre 2013

Los muertos indóciles saiakera gomendagarrian (Tusquets, 2013) atal bat eskaintzen dio Cristina Rivera Garza idazle mexikarrak Twitter-i. Oulipo taldea eta haien esperimentuak aipatzen ditu, 140 karaktereko muga gutiziatsu hori Perec edo Queneau bezalako idazle frantsesek euren buruari ezartzen zizkioten arauekin parekatuz. Eragozpen edo traba batekin idatzitako testu batek eragozpen edo traba hori deskribatu egiten duela ezinbestean, alegia.

Bere laburtasunagatik haikuekin eta aforismoekin konparatu duten arren, oso bitarteko ezberdina da Twitter: txioa denbora errealean sortzen da. “Ez dago denborarik idazketarik gabe” ondorioztatzen du Rivera Garzak twit edo txioak arretaz aztertu ondoren. Idazketaren bidez josten dela denbora, alegia, gaur inoiz baino gehiago. “Txio bat eta aforismo bat antzekoak izan daitezke testuingururik gabe irakurtzen baditugu. Bietan labur... Leer más