Delirioa Delhin (eta II)

24 de Marzo 2018

Ganbiorik ez dizunez inork emango, billete ttipiak eskatzea komeni da. Keinu unibertsalik bada, hauxe: hatz lodia erakuslearekin igurtziz egiten dugun txanpon eskea. Edozein tenpluren inguruan emandako azalpen eskatu gabeak zor du bere propina. Delhiko Arte Garaikidearen Museoan, ordea, ez dago arimarik. Museoko dendan katalogo edo postalik ez oraindik; negozioaren garroek erabat hartu ez duten leku bat,  nahiz eta bildumak mendebaldeko artearen eragin handia izan. XX. mendeko lehen erdian Parisetik paseak dira artista indiarretako asko. Gehitu horri tradizionalki artisautzarekin izan duten harreman gatazkatsua; eskuekin lan egitea beheko klaseen kontua zela, alegia, eskuak zikintzerik ez zegoela, ezta artearen izenean ere, baldin eta pribilegioei eutsi nahi bazitzaien. Azken urteotan baino ez omen da hau aldatzen ari, poliki-poliki.

Hitzaldia eman behar... Leer más

Delirioa Delhin (I)

17 de Marzo 2018

Zazpi ordu pasatxoko hegaldia baino ez Munichetik. New Yorkera bezalatsu, alegia. Beti uste izan duzu urrunago zegoela New Delhi. Distantziaren erdia mentala den seinale: ez dela gauza bera, alegia, Delhi edo York. Hegazkinean aise susma ditzakezu bidaiatzeko motibazio ezberdinak: enpresa gizonak eta yoga ikastaroetara doazen emakumeak dira bereizten errazenak. Zerbaitegatik sortu zuen Narendra Modik, lehen ministro izendatu berritan, Yogaren Ministerioa deritzona, 2014an. Ministerio honen ardura ei da medikuntza tradizionala, ayurveda (metal astun toxikoak erabiltzen dituen pseudomedikuntza), yoga, eta homeopatia bultzatzea, besteak beste. “Zuek egiten duzuen yoga hori amerikarren eraldaketa desnaturalizatua da, ez zaitezte engaina”. Jakina: iparramerikarrek italiarren pizzarekin egin zuten gauza bera egin omen dute yogarekin ere. Negozioa.

Ez da zure bila... Leer más

Hiria zer den

27 de Enero 2018

Galdetzen badidate zer den hiria, erranen dut denbora neurtzeko asmatu zen termometroa dela. Edo, zehatzago, metronomo bat. Beharbada, Don DeLillok zioen legez, denbora naturatik aldentzeko modua besterik ez ziren izan ziutateak, taupada berri bat ezartzeko moldea. Hori da hitza, moldea. Honela dio Mathias Énardek Calle de los ladrones eleberrian: “Hiriak bezatu egiten dira, edo, hobe esan, haiek bezatzen gaituzte gu; ongi portatzen erakusten digute, geure oskol atzerritarra galtzen dugu haietan; geure gainazal dorpea erauzten digute, funditu egiten gara ziutatearekin, hiriek haien itxura eta borondatearen arabera zizelkatzen gaituzte;  geure une hartara bitarteko portaera baztertzen dugu, gorantz begiratzeari uzten diogu apurka-apurka, ez dugu jada metro geltoki batera sartzean zalantzarik egingo, kadentzia aproposa geureganatuko dugu, erritmo onean goaz. [...] azkenerako,... Leer más

Blade Runner 2049

11 de Noviembre 2017

Denis Villeneuvek zuzendu duen jarraipenak jatorrizkoaren izpirituari eutsi diola esan daiteke, ez alferrik eduki du Ridley Scott ekoizle gisa atzean. Ona al da derrigorrez leialtasun hori? Lortzen zaila zen, eta merezi du aitortza, aurrekontu itzelak eta azpikontratatutako “langile ejertzito” hungariarrak izango duen arren merituaren zati handia. Filmaren amaierako kreditu tituluetako izen andana da, beharbada, film honetako gauzarik estonagarriena, eta nola diren zerrendako asko eta asko izen-deitura hungariarrak. Ez da kontu berria, baina pentsatzekoa da Philip K. Dickek irribarre ttipia egingo zukeela, Gerra Hotzaren garaiko bere ipuin batean oinarritutako lana orbita sobietarrekoa izandako herrialde bateko langileei esker burutu dela jakingo balu.

Filmak baditu zenbait aportazio, horietan nagusiena, agian –bisualki zein kontzeptualki–,  Joi hologramaren... Leer más