Aurreskuaren ertzak
Asier Zabaleta dantzariak opari ederra egin zigun joan den uztailaren 7an Donostiako Pasealeku Berrian zebiltzan ibiltari despistatu zein aldez aurretik jakinaren gainean geunden ikusleoi. Joan zaretenei, adio pieza labur eta hunkigarria estreinatu zuen, bakar-bakarrik, egurrezko bost aulki tolesgarri eta kolore ezberdinetako bost jaka beste atrezzorik gabe, Jorge Oteizaren eskulturaren altzoan.Lekuaren beraren xarma ikusita, harrigarria begitandu zitzaigun Urgull mendiak duen itsasora begirako magal hori, eszenatoki natural paregabea, antzeko ikuskizunetarako gehiago ez erabiltzea. Espero izatekoa da Donostia 2016ren aitzakian halakoak ugaritzea, nahiz eta emanaldi hau Zabaletaren Ertza konpainiak bere kabuz eta iniziatiba propioz, laguntzarik gabe garatu duen: eraikinetan dirua gastatzeko garaia amaitu den honetan, dauzkagun txokoak artez hornitzeak behar luke datozen urteotarako... Leer más
New Yorki buruz oroitzen ez nituen gauzak
Lehena: ateak handiak eta astunak dira. Kosta egiten da ateak ireki eta ixtea. Indarra eta milioi bat dolar izatea komeni da hemen bizitzeko.
Bigarrena: hiria betikoa da eta aldatu egin da (ahaztu nuen arren, beti da betikoa eta beti ari da aldatzen). Aspaldiko partez New Yorkera etorrita, atentzioa ematen duen lehen gauza bizikletak dira. Duela ez hainbeste urte, mezulari profesionalez haraindi, arraroa zen Manhattanen txirrindulari bat topatzea, eta “kamikaze” zen hura ikusitakoan bururatzen zitzaizun lehen hitza. Asko aldatu dira gauzak geroztik. Kamikaze samarra da oraindik Sagar Handian bizikletan dabilena –horren lekuko hiriko hainbat errepide bazterretan kateatuta topatzen dituzun zuriz margotutako bizikleta zaharren hezurdurak: autoek harrapatuta hildako txirrindularien omenezko herri-ekimena, azala lazteko modukoa–. Hala ere, begibistakoa da erruz... Leer más
Crowdfunding: Santa Eskean?
Oilo ipurdia
Harritzekoa ere ez da Regina Jose Galindo artista (Guatemala, 1974), performer bilakatu aurretik poesian aritu izana. Haren ekintzen izenburuak ikusi besterik ez dago: El cielo llora tanto que debería ser mujer, Mientras ellos siguen libres, No perdemos nada con nacer… Ekintza bati edo liburu bati, poema bati edo koadro bati izenburua jartzea aski baliatzen ez dugun aukera limurtzailea da. Bataioaren magia horrek testuinguru bat edo kontrapuntu ironiko bat eman diezaioke lanari, gero datorrena gutxietsi edo goratu; datorrena indartu dezake, egia, baina baita hari kontra egin ere (askotan gertatzen da, liburu/poema/koadro baten gauzarik onena izenburua izatea… Izenburuz osatutako katalogoak osatzeko gogoa pizten zaigu halakoetan. Zer egin, bestalde, etengabe bururatzen zaizkigun obrarik gabeko izenburu umezurtz horiekin?).
1999. urtean zubi batetik zintzilik poemak errezitatzen hasten... Leer más