Poeta osoa, poeta pitzatua

Urriak 04, 2014

Duela 40 urte, 1974ko urriaren 4an, bi vodka edan, hirugarren bat eskuan hartu, eta bere amaren larruzko jaka luzea soinean, etxeko garajean giltzapetu zen AEBek eman duten poetarik handienetako bat. Cougar auto gorriaren bolante aurrean jarri eta motorra piztu zuen gero. Baina ez motorra bakarrik –eta xehetasun hau ez da hutsala–, irratia ere bai. Anne Sextonen amaiera lazgarriaren teatraltasunak laburbiltzen du bere bizitza. Adikzioa, alaba ere baden amaren larru babestailea, abiaduraren poz bizia, bere buruko ahotsak tapatzeko irratia. Musika oso ozen jartzeak baretu egiten omen zituen bere zentzuak, lasaiago idazten laguntzen zion. Anne Sexton poeta laudatua, buruko eritasunak ezin gainditurik, bere urtebetetze egunaren inguruan saiatzen zen bere buruaz beste egiten. Oraingoan ez zuen hutsik egin. Berrogeita bost urte zituen. “Zure Jainkoa zure... Gehiago irakurri

Idazmakinak: binilo berria?

Uztailak 05, 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith-Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik.... Gehiago irakurri

Telesailak eta literatura

Ekainak 10, 2014

Almeriako El Gaviero argitaletxeak hainbat egile gonbidatu ditu euren telesail kuttuna hautatu eta hari buruz poema bat idatz dezaten. Hemen dago emaitza:


Badiako kaian eserita

Ekainak 07, 2014

San Francisco AEBetako hiririk europarrena dela esaten didatenean ez dut deus ulertzen. Europaren idealizazio batetik abiatzen da akaso uste hori? Oinez ibiltzea posible ez ezik atsegina da hemen, jende asko  dabil bizikletan, Citizen Chain bezalako hitz-jokoekin bataiatzen dituzten bizikleta-dendak daude (“Rosebud was a bike”), garraio publikoa txukuna da, ardoaren kultura handia dago eta jendeak kafetegiez, zuzeneko musikaz eta bizitzaz gozatzen duela dirudi lehen begiratuan... Baina zertaz ari dira zehazki Europaz ari direnean? Euskal mendizaleak mendian gurutzatzean bezala, halaxe diosal egiten diote elkarri hiritarrek ezezagunei. Hirugarren egunetik aurrera zerorri hasten zara, nahi gabe, auzoei diosal egiten. Kutsagarria da. Irribarre egiten dizute kalean eta ez dirudi fake bat denik. Dolarraren pultsua ez da New Yorken bezain nabarmena, zerbitzariek ez dute... Gehiago irakurri