Euskara salbu Japonian
Saizarbitoriari irakurri diogu: “euskara Bilbon salbatuko da edo ez da salbatuko”. Hitz horiek esan dituena euskal idazle unibertsalen artean donostiarrena dela kontuan izanda, esanguratsua da baieztapena, areago, idazle izateaz gain soziologo ere badenean.
Gaur gaurkoz, ordea, hauxe da errealitatea: Bilbon antolatzen diren ziklo eta jaialdi ezberdinetan, diru publikoz lagundutakoetan bederen, euskaraz ari den sortzaile gonbidatua arrotz sentitzen dela sarri. Zenbatetan izan dugu antolatzaileek gogoz kontra, zuzentasun politikoz jokatzeko deitu gaituzten irudipena? Zenbat aldiz euskal “kuotari” dagokion papera betetzen ari garen sentipena? Ez da arraroa euskararekiko arroztasun sentimendu hori, kristalezko kanpai baten barruan sentitzea euskaraduna, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia bat airean dela kasurik onenean, eta indiferentziaz mozorrotutako mespretxu batek... Leer más
Martutene
Montauk
Txikia bezain mamitsua da Max Frischen Montauk. Bere burua kamuflatzeko... Leer más
Aurreskuaren ertzak
Asier Zabaleta dantzariak opari ederra egin zigun joan den uztailaren 7an Donostiako Pasealeku Berrian zebiltzan ibiltari despistatu zein aldez aurretik jakinaren gainean geunden ikusleoi. Joan zaretenei, adio pieza labur eta hunkigarria estreinatu zuen, bakar-bakarrik, egurrezko bost aulki tolesgarri eta kolore ezberdinetako bost jaka beste atrezzorik gabe, Jorge Oteizaren eskulturaren altzoan.Lekuaren beraren xarma ikusita, harrigarria begitandu zitzaigun Urgull mendiak duen itsasora begirako magal hori, eszenatoki natural paregabea, antzeko ikuskizunetarako gehiago ez erabiltzea. Espero izatekoa da Donostia 2016ren aitzakian halakoak ugaritzea, nahiz eta emanaldi hau Zabaletaren Ertza konpainiak bere kabuz eta iniziatiba propioz, laguntzarik gabe garatu duen: eraikinetan dirua gastatzeko garaia amaitu den honetan, dauzkagun txokoak artez hornitzeak behar luke datozen urteotarako... Leer más