Egunero hasten delako
Joan, etorri,
altxa, hor jarri,
utzi, ekarri:
ez pentsatu...
Erleen eran
polena edan:
ez begiratu
erlauntzara:
lore
denak dira lore bera.
Gerrako glori,
zelaia jori:
zuk bertan korri,
maldan gora.
Heldu gau horri,
zama arindu,
hautsa astindu:
bi dardara gara...
Bizitza azkarregi doan hura da.
Kateatzen den momentu
zerrenda bat...
Egunero da ezberdin, bestela zer?
Berdin bada, azkar doa:
ezberdina, motelago.
Itzultzea ez dut laket.
Aukeran naiz
doan hori.
Doan hori,
beti...
Bide bazterrak,
erreka denak,
gu denon senak
irensteko...
Bidea goza,
xendaren poza,
lehena ni naiz
elurra zapaltzen:
elur erori berria...
Eguzki, euri,
edo sargori?
Hotz edo gori,
lehor al da?
Jaio, hilzori?
Hau ala hori?
Nor edo nori?
Zenbat teoria!
Nork berea dauka eta
nik ere nirea.
Zuhaitz barruko dardara bat gara.
Enbor barruko eraztunen besarkada.
Hori gara: bi arbola.
Hori gara: bi dardara,
joanean doazenak
izan arte bat bakarra.
Egunero hasten gara...
Haste hutsa mirari bat.
Mirari bat.
Mirari bat.
Itzulika (Batera ekoizpenak, 2017)