Zine izarak. Balizko film baten bila

Otsailak 01, 2025

"Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Ohituta gaude halakoak ikustera, nola gure egunerokotasunean hala zineman. Baina ze funtzio betetzen dute haizetan jarritako alkandora zuriek eta izarek? Zertan pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Esan liteke badutela eszena horiek ikono bihurtzeko adinako indarrik zeluloidezko gramatika sekretuan? Erri de Lucak bere liburuetako batean kontatzen digunez, Italiako herri ttipietara proiektore ibiltariak lehen aldiz heldu zirenean, bere lehen pausoak ematen ari zen arte berri hark “zinema” izena zuela ez zekitelarik artean, neurri-neurrira bataiatu zuen herri xeheak asmakizun liluragarri hura: “izarako endredoa” (L’imbroglio nel lenzuolo). Definizioa ezin hobeto ekarria zegoen, egiaz: zer da zinema, zapi zuri baten gainean... Gehiago irakurri

Samuel Beckett vs. Quentin Tarantino

Maiatzak 04, 2024

Paul Austerri esker ikasi genuen denok garela denon pertsonaia. Mentalki birsortzen dugula elkar, keinuetan eta esaldietan mamitzen garela, eta keinu eta esaldi horiek beste inoren keinu eta esaldiekin txirikordatzen direla gero, “errealitatea” deitzen diogun eremu lauso horretan. Eta eremu horren ardura hartzea dagokiola literaturari, lausotasun horretatik zentzuzkoa, beldurgarria, samurra, gordina, sakona eta dibertigarria den zerbait erdiesten saiatuz. Dena batera, ahal balitz. 

 Auster entretenimenduzko literaturatik literatura klasikora doan zubi bat dela esan izan da. Becketten eta Tarantinoren artean dagoen katebegi galdua. Road movie baten erdian Keats-en poema bat aterako dizu mahukatik, edo Kafkaren edo Joyce-en bizitzako pasarte bat harira ekarriko, abenturaren eta peripezien pultsua batere galdu gabe. Desagertu eta gutxien esperotakoan berriro... Gehiago irakurri

Ekotopiak

Apirilak 22, 2024

Apokalipsi ziurrera heltzeko bide eta modu ezberdinez gainezka dagoen katalogo bat dirudi sarri gure iruditeriak. Zergatik ez beste mota bateko etorkizunak irudikatzen saiatu? Etorkizun gertagarriak, naturaren eta pertsonen zaintzan ardatza dutenak. Irudikatu egin behar lehenbizi, inoiz benetan gorpuztuko badira.  

Premisa horren pean, Greenpeace-ek marrazkilari eta gidoilari talde bat bildu du, gaur egun martxan dauden egitasmo sozialak abiapuntutzat hartuta etorkizun desiragarri bat imajinatzen saiatzeko. Horretarako, gaian adituak eta arituak direnen laguntza ere izan dute sortzaileek, fikzioaren hedadura guk ezagutuko dugun balizko etorkizun gertuko batean proiektatzeko.  Astiberrik argitaratutako komiki kolektibo hau da emaitza. Helburua, bakarra: etorkizuna irudikatuz oraina aldatzea.  

Ecotopías  egitasmoan parte hartu dute: Darío Adanti, Flavita Banana, Miguel Brieva,... Gehiago irakurri

Zirriborroak eta gero

Azaroak 21, 2023

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. 

Consonnik argitaratu du bilduma, euskaraz zein gaztelaniaz.