Igualak igual
Xehetasun xeheak,
ñabardura ñabar,
sentimendu handiak
ttipiak eta abar...
Bizitza bakarrean
hogei bat hatzamar;
bizitza bakarrean
hitzak, aski, hamar:
“jaio”, “hazi”, “etorri”,
“triste”, “pozik”, “joan”,
“bidea” zenbat aldiz?
–“maitasuna”
behin?
Ez,
bitan!–.
Xehetasun xeheak,
ñabardura ñabar,
eta azken hitz hori
denontzako bistan,
bakarra izan arren
astuna benetan...
Ez dut hemen esango
hitz hori, utikan!
Ez dut hemen esango
izan arren uhal,
–denoi lepotik tiraz
goxo edo suhar–,
ezin diogulako
ihes egin ahal,
“agian” eta “berdin”
biak dira “igual”;
“agian” eta “berdin”,
igual...
TEORIAZ ORTZI EA
OHITZERA HARTZE
OI ATZI ERO ATZO ERI
HAIZ ETOR AZTI ERO
ZAI RETO AIZTO RE
ERO TAZI HAZI ORTE
TIZA ERO ZOE TIRA
ARE ITOZ HORITZEA
ARTO IZE HAIZE TOR
TOZ AIRE ZATO ERI
ZER ITOA AZTI ROE
HITZA ORE HITZA ERO
EZTI ARO
AI ZORTE ZORTE IA
HORI EZTA EZTA HORI
EZTIA HOR
Hitz hori ez, ez dut esango...
Krak (*Zart, 2021)