Abisatuta nengoen
Barrutik hustu nau,
aiztoz edo labanez.
Hortxe doa gauez gau,
oinez, gero motorrez.
Abisatuta nengoen:
“Laguna,
atzetik dabilkizu...
Azalpean sartzen bada
-behin aski-
ahots hipnotikoak
zauzka preso,
besoz beso”.
Hor gelako txokoan,
ez da ezeren damu;
nire gazteluko jaun
eme, ar edo santu,
bere eliza sortu du.
Ni neu nau
fede itsura bihurtu.
Otoitz bat eskaintzen diot
haizetan
errauts bilaka nazan.
Nauka preso,
besoz beso.
Zer fede, bera ez bada?
Gauez gau esna, ezin lokartu:
badakit esna alferrik naizela,
harentzat ezer gutxi nintzela.
“Ni berriak” behar ditu.
Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)
Entzun kantua hemen