Bilbao-Donostia-Bilbao

Abenduak 19, 2015

Hirigintzari buruz mintzatzen garenean gutxitan aipatzen ditugu ordutegiak. Badira, jakina, salbuespenak, igande eta jai egunetan saltokiak zabaltzeko balizko aukeraren harira sortutako eztabaida, horren lekuko. Ez da gutxiagorako: ez ote dira gure ohiturak eta hiri baten eitea eta giroa zizelkatzeko garaian, arkitektura bera bezain garrantzitsuak ordutegiak? Irisgarritasunaren gainean hainbeste hitz egiten den garaiotan, sarri ahazten dugu irisgarritasuna sustatu edo ezeztatzeko lehen modua –eta merkeena– ordutegiak direla. Barka pellokeria, baina, nola sartu eraikin batera, antzoki batera, taberna batera, ordutegiz at heldu garelako hura itxita badago? Nola zapuzten gaituen, antzezlan batera berandu iritsi edo oporretako azken egunean turista bezala gehien maite dugun museora heldutakoan kristalaz bestalde ITXITA txarteltxoa zintzilik topatzeak.... Gehiago irakurri

Adio, kazetari, adio!

Urriak 09, 2015

“Internet, mundu elektronikoak dakarren bolada pasakor horietako bat da, merkatuaren indarrek lehenago edo beranduago bere testuinguru egokian kokatuko dutena. Bitartean, bere defendatzaile sutsuekiko, garai batean esperanto hizkuntzaren zaleekiko eta irrati-afizionatuekiko izan genuen ulerkortasun eta tolerantzia maila berbera izan beharko dugu. Harro desfilatuko du eszenatokian Internetek ordubetez, baina gero, bigarren mailako komunikabideen artean merezi duen lekua hartuko du”. Egun The Guardianen ari den Simon Jenkins kazetariarenak dira hitz hauek, The Times egunkarian argitaratuak, 1997. urtean, Internetek paperezko egunkariak, komunikabideak eta gure bizitzak erabat irentsi aurretik. Ezin esan Nostradamus Saria jasotzeko moduko berbak izan zirenik Jenkinsenak. Denborak ematen duen talaiatik erraza da haren pronostikoa gutxiestea, baina, egiari zor,... Gehiago irakurri

Gutun-hizketak

Maiatzak 10, 2015

Poema bat plaza publiko bat den bitartean –ez da garrantzitsua poetaren sentimendua bera, baizik eta plaza horretara hurbiltzen diren irakurleengan piz dezakeena–, gutun bat aldebiko sentimendu eta gogoetei soilik dagokien eremu pribatu kodifikatua da, printzipioz. Printzipioz diogu, idazle askoren gutun pribatuetan nabarmenegia baita idazten ari zirena inoiz argitaratua izango zen aukeraz kontzientegi direla sarri. Euren obraren parte jotzen zituztela gutunak, alegia, eta horrek areagotu egiten zuela interesante plantak egiteko joera, zeharka publiko zabalari ari zaiola badakienaren maskarada. Zilegi da gutun baten kopia gorde edo hura garbira pasatzea, adibidez? Maiteminduta dago benetan maitasun gutun bat txukunera pasatzeko adinako trenpua duena? Kafkak berak garbira pasatu zuen Aitari gutuna bezala ezaguna den kontu-kitatze luzea, egiaz aitak sekula ez baina... Gehiago irakurri

Hitz gakoaren errituala

Otsailak 14, 2015

Hatz-marka digitalak ezagutzeko gaitasuna duten gailu berriek passwordak ezabatuko ote dituzte aurki? Posta digitalean sartzeko, hegaldi bat edo hotel bat erreserbatu zein erosketak egiteko, edozein webgunetara sartzeko hautatzen ditugun hitz gako horiek burukomin bihurtu dira askorentzat. Ahaztu egiten zaizkigulako, beti bat eta berbera izatea ez delako aski, zenbaki bat eta maiuskula bat galdatzen zaizkigulako orain gure hobebeharrez... Hackerren mamu abstraktua aitzakia, etengabe eskatzen digute gure sekretua berritzeko. Zein hitz hautatu, honenbestez, gure gako gisara? Zein buru mekanismo kontziente edo inkontzientek gidatzen gaitu hautu horretan? Asko omen dira, euren memoria txarrean konfiantzarik ez eta, “incorrect” hitza erabiltzen dutenak, sistemak berak gogorazten baitie hartara erratzen direnean: “Your password is incorrect”. Ian Urbinak... Gehiago irakurri