Polipoesia
Polipoesiaz hizketan hastean, zaila da txistea saihestea (horren ordez, txistea ongi kontatuta dagoen leku baten oihartzuna jasotzea onena: bilatu Google-en “Mantxi Antzuolan” eta ulertuko duzue zertan den kontua).
Izan ere, batzuetan zalantza sortzen zait hitzak diren zentzua galtzen dutenak edo gu geu ote garen nekatu eta hitzen zentzuaz aspertzen garenak. “Hitzen nekea” espresioa zilegi ote da? Modak ere badira, jakina: halako hitz sinpatiko jausten da jendartean eta barra-barra hasten gara leku guztietan entzuten, jendea aspertu eta hitz hori erabiltzeari uzten dion arte. Gogoratzen da apika inor “apika” hitzarekin? Izan zuen bere sasoia; orain efektu literario retro bat sortzeko soilik baliatzen dugu. Boladaz kanpo hitz hori entzuten dugularik inoiz, aurreko denboraldiko kolore eta arropekin jantzitako koitaduari bezala so egiten zaio, goitik behera. Gero, maliziaz... Leer más
Némirovskyren larruzko maleta
Datorren urteko martxoaren amaierara... Leer más
Europaren zauriak
“Eta era berean,
une goren hauetako bakoitzak hamarkadatan zehar eta mendeetan zehar ibilbide
bat ezartzen du. Tximistorratz baten puntan atmosferako elektrizitate guztia
biltzen den era berean, istant horietan eta denbora tarterik laburrenean,
gertaera kopuru ikaragarria pilatzen da.” Stefan Zweigen Gizateriaren une gorenak liburuko aipu horrekintxe hasten da Alvaro
Colomerren Guardianes de la memoria ederra.
Une edo leku erabakigarriak direla sinets arazi diguten horien behaketa da kronika
literario hauen xede; pairatu zituzten gertaera historikoek –dela desastre,
dela agerkunde– nortasuna erabat zurrupatu dieten hiri horien oraina.
Bartzelonako kazetari eta idazleak, artez hautatu ditu lekuak. Gernika, Txernobil, Transilvania, Lurdes eta Auschwitzera bidaiatu du, eta hiritar arruntak elkarrizketatu ditu, bonbardaketak, desastre nuklearrak, banpiruen... Leer más