Delirioa Delhin (I)

Martxoak 17, 2018

Zazpi ordu pasatxoko hegaldia baino ez Munichetik. New Yorkera bezalatsu, alegia. Beti uste izan duzu urrunago zegoela New Delhi. Distantziaren erdia mentala den seinale: ez dela gauza bera, alegia, Delhi edo York. Hegazkinean aise susma ditzakezu bidaiatzeko motibazio ezberdinak: enpresa gizonak eta yoga ikastaroetara doazen emakumeak dira bereizten errazenak. Zerbaitegatik sortu zuen Narendra Modik, lehen ministro izendatu berritan, Yogaren Ministerioa deritzona, 2014an. Ministerio honen ardura ei da medikuntza tradizionala, ayurveda (metal astun toxikoak erabiltzen dituen pseudomedikuntza), yoga, eta homeopatia bultzatzea, besteak beste. “Zuek egiten duzuen yoga hori amerikarren eraldaketa desnaturalizatua da, ez zaitezte engaina”. Jakina: iparramerikarrek italiarren pizzarekin egin zuten gauza bera egin omen dute yogarekin ere. Negozioa.

Ez da zure bila... Gehiago irakurri

Hiria zer den

Urtarrilak 27, 2018

Galdetzen badidate zer den hiria, erranen dut denbora neurtzeko asmatu zen termometroa dela. Edo, zehatzago, metronomo bat. Beharbada, Don DeLillok zioen legez, denbora naturatik aldentzeko modua besterik ez ziren izan ziutateak, taupada berri bat ezartzeko moldea. Hori da hitza, moldea. Honela dio Mathias Énardek Calle de los ladrones eleberrian: “Hiriak bezatu egiten dira, edo, hobe esan, haiek bezatzen gaituzte gu; ongi portatzen erakusten digute, geure atzerritar oskola galtzen dugu haietan; geure gainazal dorpea erauzten digute, funditu egiten gara ziutatearekin, hiriek haien itxura eta borondatearen arabera zizelkatzen gaituzte;  geure une hartara bitarteko portaera baztertzen dugu, gorantz begiratzeari uzten diogu apurka-apurka, ez dugu jada metro geltoki batera sartzean zalantzarik egingo, kadentzia aproposa geureganatuko dugu, erritmo onean goaz. [...]... Gehiago irakurri

4 3 2 1

Irailak 09, 2017

Idazle askorekin gertatzen da: iristen da sasoi bat munduaren laginak paper gainean jasotzeari gutxi iritzita, garai oso bat, belaunaldi bat edo giza izatearen esentzia bera konplexutasun ororekin jaso nahi izaten dutena; bizi puskak aski ez eta, bizitza osoaren epifania lerro artera ekarri. Eskertzen da anbizioa. Emaitzaz haratago, osotasun besarka ezin hori besarkatzen saiatzea bera da interesgarria, ikustea nola egiten dion aurre bakoitzak besarkada ezinezko horri, zer sartzen duen zakuan eta zer kanpoan utzi –dena jaso nahi duena hankamotz geratzen baita beti; miresmena eta errukia, biak sorrarazten dizkigu tarteka–. Halakoxea da Paul Austerren azken eleberria. Ia mila orrialdetan barrena, pertsonaia beraren (Ferguson) lau avatar ezberdinen bilakaera aletuko zaigu, euren haurtzaro, nerabezaro eta lehen gaztaroa kontatuz, 1947-1970 urteen bitartean, AEBen historia... Gehiago irakurri

Don´t innovate, imitate!

Abuztuak 26, 2017

Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kantariak aspaldi adierazi zuen musikaren banalizazioarekiko kezka, bai eta gure artean hedatu den “karaoke kulturarekin” oso kritiko azaldu ere. Nortasuna behera ote dator imitazioaren mesede? Imitazioa da larriena, ala imitagarri diren horien homologazioa nola egiten den eta nondik datorren? Zeren eta noren klon nahi gaituzten ikusita, pentsa lezake inork hautu hori inozentea denik? Gorka Juliori ere Urbizuren ildo bereko hausnarketak irakurri dizkiogu berriki artikulu batean. Bere ondorioa: “Musika –eta beste kultura adierazpideak– sentitzeko, bizitzeko eta sormenean laguntzeko plan kolektibo bat urgentea da”.

Imitazioa premiazkoa da, baiki. Eduardo Mendoza idazleak ere halaxe zioen bere antzezlanen argitalpenaren harira, duela gutxi. Artean gazte eta berdea zela, Samuel Becketten Godoten zain eszenaratu... Gehiago irakurri