Twit-tease?
Los muertos indóciles saiakera gomendagarrian (Tusquets, 2013) atal bat eskaintzen dio Cristina Rivera Garza idazle mexikarrak Twitter-i. Oulipo taldea eta haien esperimentuak aipatzen ditu, 140 karaktereko muga gutiziatsu hori Perec edo Queneau bezalako idazle frantsesek euren buruari ezartzen zizkioten arauekin parekatuz. Eragozpen edo traba batekin idatzitako testu batek eragozpen edo traba hori deskribatu egiten duela ezinbestean, alegia.
Bere laburtasunagatik haikuekin eta aforismoekin konparatu duten arren, oso bitarteko ezberdina da Twitter: txioa denbora errealean sortzen da. “Ez dago denborarik idazketarik gabe” ondorioztatzen du Rivera Garzak twit edo txioak arretaz aztertu ondoren. Idazketaren bidez josten dela denbora, alegia, gaur inoiz baino gehiago. “Txio bat eta aforismo bat antzekoak izan daitezke testuingururik gabe irakurtzen baditugu. Bietan... Gehiago irakurri
Txirrindularien tribua
Lantzean behin txirrindulari bat hiltzen da bide bazterrean eta ahoa betetzen zaigu errepidearen epikari buruz hizketan, J.A. Bardem zaharraren Muerte de un ciclista filma gogoan. Uda etortzen denean Fernando Fernán Gómezen Las bicicletas son para el verano berritzen dugu urtero, izenburua filma bezain ona duen Espainiako Errepublika garaiko loraldi laburraren isla malenkoniatsua den antzezlana, gero egileak berak film bilakatuko zuena. Eta nola ahaztu, Verano azul telesaileko sintonia txistukaria, belaunaldi oso baten eguzkipeko aisialdia pozkidaz markatu zuena. Harrigarria ere bada bike-movie gehiago ez izatea, tarteka belgiarrak eta frantsesak saiatu saiatzen diren arren (Le vélo de Ghislain Lambert, kasu), esan liteke egin gabe dagoela txirrindularitzari buruzko film “definitiboa”. Zineman bakarrik ez, literaturan ere fruitu oparoak eman ditu... Gehiago irakurri
iPad bat eta masustak bidean
Paperaren desagerpenarekin hau ere aldatuko da, noski, baina bitartean… bitartean, zelako plazera.
Plazera, eta plazera baino lehenago panikoa: uda pasatzera etorri zaren kalaportu bakartian, maletan ekarritako literatur bazka uste baino lehen agortzean sentitu duzuna (“Ikusten? E-book bat erosi izan bazenu garaiz!”). Normalean ez duzu hutsik egiten kalkuluetan, aterpetxe nuklear batean urtebete pasatzeko adinako material literarioa eraman ohi duzu aldean beti, zer gerta ere, badaezpada. Baina oraingoan ez duzu asmatu. Hondartzan eta arroketan asko irakurtzen da, eta marmokek uretara sartzen uzten ez badizute, are gehiago.
Zure burua soja-esne kartoiaren alemanierazko argibideak enegarrenez irakurtzen topatu duzunean jabetu zara egoeraz. Larrialdi bat da. Sei kilometrotara dago zibilizazioa: bizikleta hartu... Gehiago irakurri
Yahooren alde eta kontra
WikiLeaksekin dantzan ibili garen egunotan, saihestezina da sarean gertatzen diren hainbat konturi buruz serioski pentsatzea: zenbateraino diren kontu hauek denak salaketa eta zenbateraino esku beltz bati unean-unean komeni zaizkion ke-errezelak. Askatasunean datza gakoa, edo zehatzago, askatasun falta baten susmoan. Zenbateraino dira aske estatuetako presidenteak erabakiak hartzeko garaian? Zenbateraino gara aske gu? Sarean erabiltzaile soil naizen aldetik, nire mezuak eta pribazitatea zelatatuta ote dauden susmoak baino gehiago arduratzen nau web batetik bestera egiten ditudan osteratxoak nik uste baino “bideratuagoak” ote dauden sentipenak. Alegia, ez nauela hainbeste kezkatzen norbaitek nondik nora nabilen kontrolatzeak, baizik eta nagoen lekuan –ni enteratu ere egin gabe– beste norbaitek ipini izanak. Zein neurritan dago gure webgunerik webguneko... Gehiago irakurri