(Ia) aholkurik gabeko gutuna
Ni ez naiz inor aholkutarako
etxe barruan badut nahiko.
Halere gutun hau hortxe doa,
maitasun osoz idatzia.
Zuk erabaki nondik norako
patrika edo sutarakoa.
Ni ez naiz inor aholkutarako
buru barruan badut nahiko.
Eskaintzekotan, ene gorputzak
urterik urte pairatutako hautsa,
denbora, eskarmentua;
zauri geruza partekatua.
Zeruaren langa zerorrek jarrizu;
ez ahaztu izan zaitezkeela arrano,
etxea, akaso, zeru bera baino gorago dela...
Itxaropen oro galdu, beste inorenak zugan:
besteen esperantza baino deus astunagorik ez da.
Hasperen bat, hiru dardara,
askoz gehiago ere ez gara.
Hasperen bat, ez ote da
iraultzaren hastapena?
Arnasa da oihu atari,
beldur diote gureari.
Ene maitea, ulu-basoak,
denok oihuka bagina, zer?
Zeruaren langa zerorrek jarrizu;
ez ahaztu izan zintezkeela arrano,
etxea, akaso, zeru bera baino gorago dela...
Itxaropen oro galdu, beste inorenak zugan:
besteen esperantza baino deus astunagorik ez da...
Ama (Tenpora, 2024)