Eider Iturriaga eta Ibai Arrieta argazkilariek Berri Txarrak taldea lagundu zuten haien azken biran (Ikusi Arte Tour 2019). Emaitza, 300 orrialdetik gorako liburu dotorea. Musikagintzaz, sorkuntzaz, BTX-en letragintzaz, errepideaz, jendetzaren bulkadaz eta lebitazioaz eta kontzertu aurreko zein ostekoen inguruan egindako hainbat hausnarketa eskaintzen zaizkigu bertan.