Berri Txarrak. Berba eta irudia

Eider Iturriaga eta Ibai Arrieta argazkilariek Berri Txarrak taldea lagundu zuten haien azken biran (Ikusi Arte Tour 2019). Emaitza, 300 orrialdetik gorako liburu dotorea. Hainbat ataletan banatua, Harkaitz Canok musikagintzaz, sorkuntzaz, BTX-en letragintzaz, errepideaz, hipnosi konpartituaz, jendetzaren bulkadaz eta lebitazioaz, eta kontzertu aurreko zein ostekoen inguruan egindako hainbat hausnarketa eskaintzen dizkigu bertan.