Lesbos
Inor ez da irla,
inor ez da bakar:
kasik ziurrago
artxipielago...
Irla ez den gizon-
emakume asko
irlarantz badatoz,
ez da irlatzeko.
Nekeak itota
ez da lo lasaia:
krudela denean,
ez deitu bidaia...
Haurra haur da beti
eta harria harri,
nahiz eta bularretik
ozpina edoski.
Koordenada bat
gerraren zedarri,
mugan sokasaltoan
dira ibili…
Lokarria, soka,
dardar eta oka:
ukabilak joka
hesteetan kolpa...
Heste bat, beste bat,
eta heste mila:
hau liseritzerik
balego bezala.
Begiak, ordea,
nork bereak dauzka:
berde, urdin, arre,
itsasoko more.
Lesbos uhartean
ere gure gisa,
baina gehitu horri
txarrantxaren isla.
Itzulika (Batera ekoizpenak, 2017)