Azken trago bat

Azken trago bat hartu,
goiz samar da oraindik,  
dena dago zabalik...
Aspaldiko partez, gurea da gaua.
Non ibili nahi duzu?  
Taberna berrietan
ala betikoetan?
Lasai, hemen inork
ez gaitu ezagutzen.
Garai batean, besterik ez genuen nahi,
soberan zen, edozein har eta damu.

Hilik bukatu
arte edan eta edan.
Hilik, gerora ere
badugu nahiko denbora;
beraz, gurea da gaua.

Ez beheratu kokotsa,
azken tragoa da eta...
Norbait duzu etxean?
“Niri bost axola”,
xuxurlatu dizut.
Hurrengoa
zin dagizut, da azkena.
Garagardo bat erdibana sikiera...
Gauza gehiegi ez gorde zuretzat:
esan sekretu
gramotxo bat behintzat.
Ez dut besterik nahi...
Aurrekoa zurea zen:
orain niri tokatzen zait.

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)