Zeru tolesgarria

Patrikan, bi sosez gain
komeni
gauzen artean
gordeta
larrialdi-zerutxo bat
tolestuta,
lauzpabost doblatan edo,
zer gerta ere.

Zerua
tolesgarri,
urdin huts
grisaren kontra
dosi bat,
garbi, garden,  
dosi doi bat...
barre egiteko.
Arbela zikinegia
dagoenean
berriz hasteko.
 
Zeru  
pusketa bat,
zeruaren
argazki ez dena.        
Soberan
hodei oro,
imitaziorik ez!
Ez onartu zeru apurtua, baizik eta,  
zeru portatila.
   
Foto-karnet itxurako
zeru txiki bat,
tolesgarria.

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)