Bai mundu berria
Porlanezko izateko
badago laguntza:
zubi, errepide edo...
gauerdiko ahuntza.
“Ideiaz beterik nator,
zer egin dezaket?”
Hobe pobre izatea
laket.
“Dakienak ez daki deus,
eta gu lotsati”,
hala entzun nion behin
nik lotsati bati,
maneiatzen gaituztela
aise eta erraz,
haien bazka dira gure
ametsak.
Heldu da... bai mundu berria!
Utikan!, zertarako musika?
Eztulak, zarata...
horrekin nahikoa omen da...
nahikoa omen da...
“Laguna hago isilik
ez atera txintik,
paradisua ei dator
deus ez ulertzetik;
sentimendu ahul horiek
guztiak ahaztetik...
segi oinez koldarrenen
orpotik”
Entzun kantua hemen