Diana & Sebastian
Sebastian bat bada zeruan;
lurrekoa, neroni
orduan
Sebastian bat, geziz
josia,
zauri bakoitza nire
gloria.
Ez bilatu, ni naiz
diana;
apuntatu ondo
nigana!
Gezi bat, eta gero
berriz,
lau-bost-sei gezi elkarri
segiz...
Zure geziak jaso nahi
ditut,
zure ezpatek ziztatu
nazaten.
Horretarako jaio nintzen:
tximistorratza
izateko.
Tximista guztiak nigan daude...
indartsuago egiten
naute!
Sebastian bat geziz
josia,
zauri bakoitza da nire gloria.
Eate, 2016