Igor Calzada
Zu & Ni
Zu
eta
ni,
eta
zu berriz ere.
Zu
eta
ni,
eta
zu berriz ere.
Igandetan
zine
mutuaz hizketan.
Zu
eta
ni,
eta
zu berriz ere.
Igandetan
balkoian
jarrita biluzik.
Elkarren
begietako putzura jauziz…
Kaletik
leihora begira,
leihotik
kalera begira;
dena
begi, dena leiho.
Egunari
ozeano izateko, gutxi falta zaio.
Zu
eta
ni,
eta
zu berriz ere.
Igandetan
zine
mutuaz hizketan.
Igandetan
balkoian
jarrita biluzik.
Egunari
ozeano izateko, gutxi falta zaio.
FasTFatum (Gaztelupeko Hotsak, 2007)
Tabula rasa
Nire buruari esaten diot sordinarekin:
gertatu zaidana ahaztu,
iragana ez inola nahastu
gaurko zeru urdinarekin.
Ahazturari behar ekin;
geratu une onekin,
tabula rasa egin,
gaurko zeru urdinarekin
“Dena ahaztuko dut”,
egin dut zin, zin, zin...
Euria kristaletan etzaten den
bezain fin, fin, fin...
Baina ankerrago izatea
saihestu ezin, ezin, ezin...
Tabula rasa egin,
gaurko zeru urdinarekin.
FasTFatum (Gaztelupeko Hotsak, 2007)
Leiho batek
Honela esan nizun euria ari zuenez
zidarrolaz gaua ez zaitut sekula ahaztuko
keak keari bezala jarraituko dizut
berdin zait teilatuetan edo kaleetan
Nire bizitza osatzen duten harri trokoetan
euria etorkin urteak kolpatzera itzultzen den
bezala
itzuliko da nire beira okiletara zure aurpegia
Non zaldien entzumena hazbeteka urratzen
ez dago inor kaleotan nik bezain ondo
ezagutzen duenik
kriseiluak pizten direneko ordua
isuritako malko eta odolaren lekuko
aienaezinak
Eta ke-zulo debekatuetako ezpainek legez
iraunen dute zure hitz-kordek ere nire
ukimenean
aurpegian utzi zenizkidan matel izoztuak
jasoko ditut beti oroitzaren tolesduretan
krimenaren aztarna artxibatuak bailiran
nire biriketako erlauntzek zure
Camelen kea gordeko dute beti
Jakin banekien ez zinela niretzat biluzten
ez zirela izango betirakoak zure
bularrek nire bizkarrean utzi zuloak
FasTFatum (Gaztelupeko Hotsak, 2007)
[A partir de un poema del libro Kea behelainopean bezala]
Elurra zaurien gainean
Sugeak azala eranzten duenetan
geratzen naiz begira bertan,
utzitako azala niretzat da gero
narrasti bat izango naiz gauero.
Semaforoak berde diren gauetan
berde hori zuretzat da, maitea, oparitan:
eraztun ederrena eraztunetan,
harri berdea, hatzak elkarren irrikitan.
Elurra zaurien gainean erortzen den gauetan
geratzen naiz izozten bertan.
Jendeak ez du pentsatzen ezertan,
soilik bakarrik sendatzen diren zainetan.
Elurra urtu da, sugea mudatu:
elur eta azalik gabe
mina eta zenbait ustekabe,
ez naiz beste ezeren jabe.
Mina eta zenbait ustekabe,
ez naiz beste ezeren jabe.
Mina eta zenbait ustekabe:
hori da hiria elurrik gabe.
Elurra zaurien gainean erortzen den gauetan
geratzen naiz izozten bertan.
Jendeak ez du pentsatzen ezertan,
soilik bakarrik sendatzen diren zainetan.
FasTFatum (Gaztelupeko Hotsak, 2007)
Ostean
Gezilariaren gezia
ez da itzuliko arkura
bidaiaren ostean.
Gaizkiulertu trakets bat
eta lata hutsak terrazan
bidaiaren ostean.
Berora joan zena hotzera da itzuli,
hotzera joan zena hotzera da itzuli,
bidaiaren ostean.
Luzaro pentsatutako esaldi horrek
ez du efekturik sortzen,
luzaro pentsatutako esaldi horrek
ez du zentzurik hartzen.
Uztaileko
garisailetan
idatzitako
diario ezkutua baino ez,
bidaiaren ostean.
FasTFatum (Gaztelupeko Hotsak, 2007)
Exit (Gure bizitzako urterik onenak)
Egiaren bat atzeratu.
Gezurren bati aurrerantz bultza.
Intuizio eskukada bat erein.
Ausardiari maldan behera joaten utzi.
Amodioren bat itsu-itsuan sinestu.
Zalantzaren bat desaktibatu.
Mozkortu, erre eta amorrua lasterka hustu.
Eta ezer ez dakizula eskuetan lehertu.
FasTFatum (Gaztelupeko Hotsak, 2007)