Xabi San Sebastian
Jantzi gaur biharko argiz
Sasoi bat, gurea:
erdizka urrea,
berant heltzen diren
erantzunen gose.
Irrikaz barreen,
izarren, laztanen,
arnasa hartzeko
bazter ttipi baten…
Mmmmmm…
Akaso ez gara,
behin izan ginena…
Garena ere ez:
taigabe aldatzen.
Eramaile gara
garamatzanaren;
biharko galderez
gaurkoak biluzten.
Jantzi, jantzi, jantzi… gaur biharko argiz!
Nor zaren, zer garen,
nork daki ondoen?
Ikaren ondoren
izuak uxatzen
lagundu zigunak,
hark daki zer garen:
zirrara behinaren
zaindari elkarren.
Jantzi, jantzi... Jantzi gaur biharko argiz!
Betazalak (Belarri, 2023)