Maneki-neko katua


Japonieraz baneki
ez nintzateke maniki
Tokio tokitan dago eta,
neska-mutil, jeiki!

Maneki-neko katua
dago beso-altxatua:
hator-hatorka ibili dabil
eskua askatua.

Maneki-neko bihurri:
gure ondora etorri
kenduko dizkiogu elkarri
bizpahiru zorri.

Maneki-neko nekatu:
besoa gorantz altxatu.
Zugaz geratzea nahi baduzu
begi bat kliskatu.

Ongi etorri zozoa
hizkuntza bat bakarrean...  
Askoz beroagoa ez al da
dozena batean?

Frantsesak dio “bienvenue!”, “Ongi etorri!”
ingelesez moldatzen naiz ni:
“Yes I do!”
"Welcome!" esanda laztan egin
katu kuttun honi…
 
Maneki-neko bihurri:
gure ondora etorri
kenduko dizkiogu elkarri
bizpahiru zorri.

Maneki-neko nekatu:
besoa gorantz altxatu.
Zugaz geratzea nahi baduzu
begi bat kliskatu.

Do, re, mi, fa, sol, la, si, do:
“¡bienvenida, bienvenido!”
euskaraz “kabia” esaten da,  
gazteleraz, “nido”.

Khush amded, powitanie,
Huanying, tarhib, misthoavile…
Ongi etorria emateko
daude mila bide.

Silaba berriak hartu,
armairuetan ez sartu:
silabak txilaba bihurtuta
gustura dantzatu.

Katu bat noiztik kabian?
Txoriak noiztik saskian?
Ongi moldatu daitezke biak
kartetan, agian.

Maneki-neko bihurri:
gure ondora etorri
kenduko dizkiogu elkarri
bizpahiru zorri.

Maneki-neko nekatu:
besoa gorantz altxatu.
Zugaz geratzea nahi baduzu
begi bat kliskatu.

Katuak badio “hator!”,
zuk hari segitu jator:
tximistetatik libratu eta
babesa duzu hor.

Zorte ona biderkatu,
azti gaiztoak uxatu:
izurriteak utikan eta
trumoiak izutu.
 
Maneki-neko bihurri:
gure ondora etorri
kenduko dizkiogu elkarri
bizpahiru zorri.

Maneki-neko nekatu:
besoa gorantz altxatu.
Zugaz geratzea nahi baduzu
begi bat kliskatu!

% 100 OION (bIDEhUTS, 2017)