Museo Bilduma

Komikia Editorea: Xabiroi (Ikastolen Elkartea)
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-946072-1-9
Orrialdeak: 48
Marrazkilaria: Iñaki Holgado

Emakume bat bakarrik museo batean. Deus ez deigarria horraino. Baina Valeria ez da edozein emakume eta museoa ez da edozein museo. Museo-ehiztaria da bera. Nork ehizatzen du nor, ordea? Zoora goazenean animaliek gu zelatatzen gaituztela iruditzen zaigun gisa berean, museoan topatzen ditugun objektu eta historiek ere, ispiluek bezala jokatzen dute sarri: ez dakigu oso ongi zergatik, bat-batean, aretoan biluzik erakusgai daudenak geu garela sentiarazten digute.

Museoak leku guztietan ugaldu diren sasoian, hauen gaineko begirada kritikoa ere bada komiki hau, eta oroz gain, sormenari eskainitako gorazarrea, zientzia fikzioaren klasikoei egindako keinu ttipiz betea.

Nork bidali ote du Valeria munduko museorik bitxienak ikuskatzera?

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.