Urtarrilak 15, 2013 Musika

Txokolatea eta bizkotxoak

“Txokolatea eta bizkotxoak” ekimenaren barruan, DJ lanak egiteko parada antojagarria izan nuen urtarrilaren 15ean, “Memoriaren mapa” izenburupean, Bilboko Barrenkaleko Modesto tabernan. Hona hemen, zerrenda:

1)  Michael Jackson beltza zen garaiko kantu dantzagarria, musika beltzerako bidea zabaldu zidana: I Wanna Be Startin´ Something, Michael Jackson. 

2)  Literaturaz, pop musikaz eta modernitatez blaitu ninduen album antologiko bateko kantu antologikoa, “ze jende xelebre estazioetan” (orduan bezala orain): Taxi horiak, Itoiz.

3)  Ana Torroja telebistan, kolazko piano beltz distiratsu baten gainean etzanda, minigonaz jantzita. Amaitu da haurtzaroa: Mi costa tanto di scordarti, Mecano (bertsio italiar pirata). 

4)  Hutsera jauzi. Amorruaren soinu banda. Footing egingo banu entzungo nukeen kantua, Rocky filmeko Eye of the Tiger-ekin eta Smashing Pumpkins-en Disarm kantuarekin batera: Lizzi (Haltzak badu bihotzik), Ama Say.

5)  Kantu luze bezain profetiko bat, Lorca musikatuz: La aurora de Nueva York, Enrique Morente + Lagartija Nick.

6)  Ohean, maitasunaren ondoren: Let´s not talk, Mark Sandman.

7)  Paul Simonen jatorrizkoa hobetuz eta tristeagotuz, malenkoniaren lokatzetan zilipurdikatzeko: Fifty ways to leave your lover, Sidsel Endresen & Buggy Wesseltoft.

8)  Aulki elektrikora igor zezaten erregutzen zuen emakumearen ironia zorrotza: Send me to the electric chair, Bessie Smith.

9)  Aritmetika versus poesia. Amua, Anari.

10)  Aholku zentzuzkoak ematen dituen amaren kantua: Simple Man, Clem Snide.

11)  Su ta gar-en jatorrizkoari zirrara minimalista erantsiz: Zure atzetik, Napoka Iria.

12)  Beltzera eta dantzagarrira itzuliz: Zugan gogoa, Xabier Montoia.                            

Jaia amaitze aldera, bonus tracks:              

Berandu dabiltza, Ruper Ordorika.           

Driver, surprise me, The National.              

I shall be released, Bob Dylan.              

Chip of the old block, Chic.          

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.