Urriak 11, 2025 Albisteak Lekuak

Donostiako ukroniak

1813ko suntsipenaz geroztik, hiria goitik behera eraldatu nahi izan zuten hamaika hirigintza egitasmoren bidez pentsatu eta birpentsatu du Donostiak bere etorkizuna. Zer Donostia izango genuke ideia haiek gauzatu izan balira? Santos Bregañaren “Donostiako ukroniak” proiektuaren asmo nagusia hiriaren memoria historikoa berreskuratu eta aztertzea da, bere garapenean eta biztanleen nortasunean arreta berezia jarrita. Erakusketa d.bus-en markesinatan ipini da, erabaki urbanistiko bakoitzak hiriaren baitan duen eraginari buruzko hausnarketa kritikoa sustatzeko. Hauxe da erronka: sekula burutu ez arren norbaitek pentsatu eta marraztu zituen proiektuen bitartez balizko denbora-lerro imajinarioak proposatu eta irudimena piztea. Existitzen ez diren leku horietako biztanle bihurtu da Harkaitz Cano eta postalak idatzi dizkigu bertatik. 

Baina ariketa hau ez da irudimenezko iragan batean murgiltzeko jolasa soilik. Norbere hiri ingurunearen etorkizuna aintzakotzat hartzeko gonbidapena ere bada, erabaki arkitektoniko bakoitzak hiriaren izaera eta nortasuna moldatzeko gaitasuna duela gogoraraziz.

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak sustatu du egitasmoa. 

1eecabb25acbb047cf321b34234f2a5c.jpg

d9008fbb579a027f4cbe61fb05cfb7a9.jpg

28b075cfe04b96100aa0c84e754caeda.jpg

ece9010cf2eb623de8f41203861b3767.jpg

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.