Zinea eta literatura: begiaren ajeak

Saiakera Euskaraz

Editorea: Elkar (euskara)
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-652-4
Orrialdeak: 129

Zinea eta literatura. Literatura eta zinea. Finean, zerbait kontatzeko beharra dute biek ala biek, bakoitza bere esparrutik. Eta biei disekzioa egin die Harkaitz Canok; muinetaraino sartu die bere bisturi zorrotza eta bien artean daudekeen harremanez, kontraesanez eta loturez hitz egiten digu, zorrotz eta argi, bere idazle ofizioaren talaiatik beti ere. Zineak, bere kontatzeko moduan, badu zerikusirik komikiarekin, pinturarekin, musikarekin… eta baita, nola edo hala, literaturarekin ere. Harkaitz Canok Francis Ford Coppola zine zuzendariren hitzak gogorarazten dizkigu: “Literatura izan nahi duen zine bateko partaide izateak harrotzen nau”. Baina, aldi berean, Alfred Hitchcocken hitzak kontrajartzen dizkigu: ”Nire irudipena da orkestra zuzendari bat ote naizen… Paisaia ederrei begira, argi eta koloreak erabiliz, pintore sentitzen naiz. Literaturarekin, ordea, mesfidatia naiz; liburu on batetik ez da derrigorrez film on bat ateratzen”. Zinea eta literatura. Literatura eta zinea: bikote perfektua edo ezinezko bikotea? Bi joera horien artean kokatzen da Harkaitz Canoren azterketa.

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.