Hezur hiztunak
Euskaraz BesterikEditorea: Susa (Ganbila bilduma)
Urtea: 2026
ISBN: 978-84-19570-63-5
Orrialdeak: 216
Hondamendia eta Nor naizen baneki antzezlanen testuek osatzen dute liburu hau. Artedrama eta Axut! konpainiek elkarlanean ekoitziriko lanak dira biak, eta, beraien estiloari fidel, aktualitateko gaiek osatzen dute muina. Hondamendia, 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegian izandako luizian, eta aste batzuk geroago mundua geldiarazi zuen pandemian oinarritzen da. Nor naizen baneki, aldiz, 2022ko azaroan Irulegiko aztarnategian jasotako aurkikuntzatik abiatzen da, antzoki baten indusketa arkeologikoaren bidez, erromatarren garaitik gaur egunera arteko gure historian arakatzeko.