Euskara salbu Japonian
Saizarbitoriari
irakurri diogu: “euskara Bilbon salbatuko da edo ez da salbatuko”. Hitz horiek
esan dituena euskal idazle unibertsalen artean donostiarrena dela kontuan
izanda, esanguratsua da baieztapena, areago, idazle izateaz gain soziologo ere
badenean.
Gaur gaurkoz, ordea, hauxe da errealitatea: Bilbon antolatzen diren ziklo eta jaialdi ezberdinetan, diru publikoz lagundutakoetan bederen, euskaraz ari den sortzaile gonbidatua arrotz sentitzen dela sarri. Zenbatetan izan dugu antolatzaileek gogoz kontra, zuzentasun politikoz jokatzeko deitu gaituzten irudipena? Zenbat aldiz euskal “kuotari” dagokion papera betetzen ari garen sentipena? Ez da arraroa euskararekiko arroztasun sentimendu hori, kristalezko kanpai baten barruan sentitzea euskaraduna, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia bat airean dela kasurik onenean, eta indiferentziaz... Gehiago irakurri
Martutene
Saizarbitoria guztiak daude Martutenen: dorpezia afektiboak zerrendatu eta emakumezkoen barne gogo ustez zundaezinean arrakastaz murgiltzeko gai dena; euskal gatazka deritzon hori denboran aurrera eta atzera, ezker eskuin eta alderik alde haztatzen dakiena; nazionalismoaz arduratzen dena (“Abaituari ez dio onik egiten euskal nazionalista ez direlako beren buruak, bestelako meritu barik, kosmopolita eta ilustratutzat dituztenak”)... Saizarbitoria guztiak daude Martutenen, saiogilea eta nobelista, eta baita bere obraren autoexegesia egiten duena ere, sotilki eta hirugarrenen bidez, inork ausarkeria eta neke hori hartzerik nahi ez balu bezala. Max Frisch-en lana laudatzeko hitzik gehienek balio dute harentzat ere: “La historia de la literatura cometería un grave error si no le viera como un pensador”.
Saizarbitoria guztiak daude Martutenen, gizarte ereduak leherrarazi eta... Gehiago irakurri
Montauk
Txikia bezain mamitsua da Max Frischen Montauk. Bere burua... Gehiago irakurri
Ñabardurak eta xehetasunak
Ludwig Hohl idazle suitzarra 1904. urtean jaio zen eta hogei urte baino
gehiago eman zituen Genevako soto batean bizitzen, baldintza miseriazkoetan.
Narrazioak eta poemak idazten hasi bazen ere, aurki baztertu zituen biak, 1980an
hil arteraino landuko zuen jeneroari kementsu ekiteko: apunteari. Apunte soila
ere aparteko jeneroa baita, bere horretan, eta liburuak iPhone eta antzeko gailuetan
irakurtzera kondenaturik gaudela dirudien honetan, ez litzateke inoren kalte
formatu txikiko pentsakizun edo aforismoak homeopatikoki geure dieta
telefoniko-literarioan txertatuz joatea.
Ikusgarriak dira Ludwig Hohl bizi zen soto ospelean hartutako argazkiak: arropak zintzilikatzeko pintzak erabiliz, zientoka orrialdek betetzen zuten bere bizilekua, soketan buruzbehera lehortzen jarritako alkandora zuriak bailiran apunte pila haiek. Aforismo, apunte eta otupenak... Gehiago irakurri