Badiako kaian eserita
San Francisco AEBetako hiririk europarrena dela esaten didatenean ez dut deus ulertzen. Europaren idealizazio batetik abiatzen da akaso uste hori? Oinez ibiltzea posible ez ezik atsegina da hemen, jende asko dabil bizikletan, Citizen Chain bezalako hitz-jokoekin bataiatzen dituzten bizikleta-dendak daude (“Rosebud was a bike”), garraio publikoa txukuna da, ardoaren kultura handia dago eta jendeak kafetegiez, zuzeneko musikaz eta bizitzaz gozatzen duela dirudi lehen begiratuan... Baina zertaz ari dira zehazki Europaz ari direnean? Euskal mendizaleak mendian gurutzatzean bezala, halaxe diosal egiten diote elkarri hiritarrek ezezagunei. Hirugarren egunetik aurrera zerorri hasten zara, nahi gabe, auzoei diosal egiten. Kutsagarria da. Irribarre egiten dizute kalean eta ez dirudi fake bat denik. Dolarraren pultsua ez da New Yorken bezain nabarmena, zerbitzariek ez dute... Gehiago irakurri
Futbola eta literatura
Maiatzaren 28tik aurrera, Athletic Club Fundazioaren boluntario talde batek, futbola eta literatura lotzen dituzten 60.000 liburu banatuko ditu Bilboko leku ezberdinetan: liburutegiak, liburu-dendak, metroa, eta abar. Karmele Jaio, Juan Villoro, Pedro Zarraluki, Pablo Moiño, David Trueba eta Harkaitz Cano dira ipuin hauen idazleak.
"Zitagolak" ipuinaren pdf-a lortu
Zoo ilogikoa poema Txontan Erb Mon-en eskutik
Gidoiak doitzen
Ari dira, apurka-apurka, gidoigileak euren burua ezagutarazten: David Simon, Aaron Sorkin, Lena Dunhan, Charlie Kaufman... jada ez dira ekoizleen esanetara lan egiten duten artisauak, kontagintza irauli duten egileak baizik. Elkarren oso ezberdinak izanagatik, denek konpartitzen dute zerbait: arriskuak hartzen dituzte, traizio egiten diote gidoiaren esku-liburu ortodoxoari eta euren istorioak kontrolatzen dituzte. Spike Jonze, Being John Malkovich eta Adaptation filmekin harritu gintuen zuzendariak, jatorrizko gidoirik onenaren saria jaso du aurten Her filmari esker. Aurrekoak baino gozoago den komedia ekarri digu oraingoan: bere sistema eragilearen ahotsarekin maitemintzen da Joaquin Phoenixen pertsonaia. Ez zaigu batere zientzia fikziozko egiten, protagonistak eskuko telefonoaren bidez mundua liseritzen duen gizartea geurea baita eta ez etorkizunekoa.... Gehiago irakurri