Twit-tease?
Los muertos indóciles saiakera gomendagarrian (Tusquets, 2013) atal bat eskaintzen dio Cristina Rivera Garza idazle mexikarrak Twitter-i. Oulipo taldea eta haien esperimentuak aipatzen ditu, 140 karaktereko muga gutiziatsu hori Perec edo Queneau bezalako idazle frantsesek euren buruari ezartzen zizkioten arauekin parekatuz. Eragozpen edo traba batekin idatzitako testu batek eragozpen edo traba hori deskribatu egiten duela ezinbestean, alegia.
Bere laburtasunagatik haikuekin eta aforismoekin konparatu duten arren, oso bitarteko ezberdina da Twitter: txioa denbora errealean sortzen da. “Ez dago denborarik idazketarik gabe” ondorioztatzen du Rivera Garzak twit edo txioak arretaz aztertu ondoren. Idazketaren bidez josten dela denbora, alegia, gaur inoiz baino gehiago. “Txio bat eta aforismo bat antzekoak izan daitezke testuingururik gabe irakurtzen baditugu. Bietan... Gehiago irakurri
Julio Cortazar, hatxeak eta penizilina
Hamabost urte dauzkazu eta The Waste Land-en erdian zaude, T.S. Eliot nor den ideiarik ez duzun arren. Edo No Man´s Land esan behar ote nuke? Kontua da ateak eta heldulekuak behar dituzula, horien premia duzula. Ekaineko arratsalde batean –bazkalondo siestalari, ezin antiliterarioagoan–, lengua klase baten erdian, Instrucciones para subir una escalera eta Instrucciones para dar cuerda a un reloj irakurri ditu irakasleak. Gutxi susmatzen duzu zure bizitza betirako aldatuko duen ate bat irekiko zaizula hor. Beldurra emango lizuke benetan kontziente izan bazina. Ez dakizu zenbaterainoko esperantza izan lezakeen irakasleak bere ikasleengan. Baina agian handia du. Horregatik irakurtzen dizkizue –pronostiko guztien kontra eta bazkalondoko asperdura infinituaren kontra– Julio Cortazarren bi ipuin labur haiek: gaztea da oraindik irakaslea eta... Gehiago irakurri
Detektibe basatiarenak
Almadía argitaletxe mexikarraren eskutik heldu zaigu El hijo de Míster Playa, Roberto Bolañoren soslai argigarria. Itxuratik bertatik hasita da erakargarri liburua, azal trokelatu eta guzti, paperaren etorkizunaz izan ditzakegun zalantzak uxatzera datorren ale horietako bat. Bolañoren hil osteko arrakasta kontutan izanda, pentsatzekoa da aurki argitaratuko dela Espainiako estatuan ere, nahiz eta idazle txiletarraren oinordekoek eta haren agente berriak hartutako norabideak zalantzak sor ditzakeen (urte askotako harremanaren ondoren, apurtu egin dituzte Anagrama argitaletxearekin izandako harremanak).
Monica Maristain da El hijo de Míster Playa saioaren egilea, eta bertan, besteak beste, Bolañoren mitoa aztertzen du, haren bizitzako pasarteak bilduz edo gezurtatuz, hura ezagutu zutenei egindako elkarrizketetatik abiatuta. Txileko haurtzaroarekin hasi, Mexikon igarotako... Gehiago irakurri
Euskara salbu Japonian
Saizarbitoriari
irakurri diogu: “euskara Bilbon salbatuko da edo ez da salbatuko”. Hitz horiek
esan dituena euskal idazle unibertsalen artean donostiarrena dela kontuan
izanda, esanguratsua da baieztapena, areago, idazle izateaz gain soziologo ere
badenean.
Gaur gaurkoz, ordea, hauxe da errealitatea: Bilbon antolatzen diren ziklo eta jaialdi ezberdinetan, diru publikoz lagundutakoetan bederen, euskaraz ari den sortzaile gonbidatua arrotz sentitzen dela sarri. Zenbatetan izan dugu antolatzaileek gogoz kontra, zuzentasun politikoz jokatzeko deitu gaituzten irudipena? Zenbat aldiz euskal “kuotari” dagokion papera betetzen ari garen sentipena? Ez da arraroa euskararekiko arroztasun sentimendu hori, kristalezko kanpai baten barruan sentitzea euskaraduna, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia bat airean dela kasurik onenean, eta indiferentziaz... Gehiago irakurri