Zirrikitu baten

Zaldibar in memoriam

Zeru ta borondate 
pitzatuta zeken, 
lurra arrakalatu 
berearen eske. 
Bizilegea dela 
hondamendi, neke, 
esan ziguten 
eta aizu, baliteke!

On da mendia, halere, 
hondamendira arte: 
eguna hastear edo 
eguna bukatzen: 
amaitzen ari gara, 
ala soilik hasten? 
Argia ederren da 
zirrikitu baten…

Maizter (*zart, 2025)