Oskorri

Amodio ohantzea

Zure aita ez zen aseko:/ pobrea omen nintzen zu esposatzeko./ Arantza hori tarteko/ baimenik ez elkar ikusteko;/ gariaren dantzan,/ elkar balantzan,/ maitasuna zertan datzan/ gorrari esplikatzeko/ kantu-xeraz dut beteko.

Hondartzan ginela soinez,/ gurma leunak gidatzen gintuen oinez,/ kriseiluengandik ihes,/ koba ilunari biok oles./ Itsas izoztua,/ sapai laztua,/ zutaz ezin ahaztua,/ leize hartan elkar maitez,/ suari sua emanez. 

Bi aldiz ginen leizean:/ leizean eta ezpain kaiola hezean,/ amodio ohantzean,/ arrisku deia gatzak aidean./ Urez mukurua/ zen ingurua,/ saldurik geure burua.../ Itsasoko ekaitzean,/ musu hiruen artean. 

Naufragoen oholetan,/ Biarritz-Bidarteko faroen segadan,/ arrokaren begiradan,/ uhin isilen trazo iladan,/ begiak finkatuz,/ hatz-mami elkartuz,/ leizeak darrai arnastuz,/ gu bizirik haren baitan,/ oihartzun horien sehaskan.

Ura (Elkar, 2000)

Ezin erran nizun hitzez

Ezin erran nizun hitzez
zenbat nuen sofritzen, 
ene dolore bortitzez
hasten banintz mintzatzen...
Flakoak, flakoak, 
litezke hitz guztiak.

Zu konkistaz limurtzeko
hamaika mila ahalegin.
Uda bazen dolorezko, 
ez neguaz galdegin... 
Bihotza, bihotza
izotzezko bildotsa.

Ahaleginen frakasoez
hartu nuen etsia,
akiturik ezezkoez
ito ene antsia.
Denbora, denbora
sukar-minen aizkora.

Ezkondurik aspalditik
bizi xaflatu grisa. 
Ustekabez zure eskutik
mezu sekretu gisa:
“Damu dut, damu dut!
Orain bai maite zaitut!”

Egina dugu argiro
kontrarako bidea:
ni gerturatu aldiro
zuk bezero haizea.
Ez gara topatu... 
Noiz ginen gurutzatu?

Txori nintzen, bele zara
biok gara mudatu,
bihurtu nauzu izara
hotzetako espantu...
epeldu zait grina: 
ez naiz zure panpina.

Desertore (Elkar, 2003)

Desertore batendako burkoa

Esnatu soldadua
heldu da gudua
petatea korapilatuta
akabo zurruta
bide luze
maiz gurutze
fusila hartuta
ezin du dantzarik egin
baioneta astun du (e)ta.

Desertoreen soa
kanoi erasoa
generalen mezua heldu da
azalik ez muda
eutsi tinko
ez haiz hilko
gurea duk guda
gu geu nor garen galdera
soldadu guztien duda

Nahi nioke kantatu
denari soldadu
sehaska kantu samur gozoa
har dezala loak
basamortuz
itsas portuz
bidez bide doa
hondartza bat bila (e)zazu
olatua (e)ta ardoa

Mozkortu da ur gaziz
uhinak ikasiz
fusil ala soldadu bietan
nor da lo uretan?
Biak ero,
biak gero,
hil ote suetan?
Bizkarzorroa burko da
hondartza baztertuetan

Desertore, (Elkar, 2003)