Diotenez

Biharraren drama da,  behatzea gaurdanik. 
Bihar egongo garenez asko lurpean jadanik. 
Bihar da ar gehiegi, eta eme erdirik ez… 
Biharraz larregi ez eni mintza, mesedez.

Diotenez, bihar hobeki egongo gara.  
Sosen Jaunak gaitzala denok anpara. 
Gaurko odola, izerdia eta malkoak 
bihar izango dira atzokoak.

Diotenez...  
(Nik diot ezetz, nik diot ezetz...) 

Bihar ez bada, etzi bai; beharbada etzidamu... 
Geroko gerotan koxka gehiago digute estutu.  
Diotenez, komeni da itzalak bildumatzea;
aurreak erakusten du nola dantzatu atzea. 
Diotenez ez da txarra gaur gose izatea, 
inork ez du aurreikusi etziko gosetea. 

Diotenez, bihar hobeto egongo gara. 
Esnezko ibaiak eta eztizkoak...  

Diotenez... 
(Nik diot ezetz, nik diot ezetz…)   

Zoriona punpaka eta eguzkiak binaka:   
umiliazioa duzu prezio erdian.
Bihar ez bada, etzi bai; beharbada etzidamu... 
Geroko gerotan koxka gehiago digute estutu. 

Diotenez, bihar hobeto egongo gara.  
Sosen Jaunak gaitzala denok anpara. 
Gaurko odola, izerdia eta malkoak 
bihar izango dira atzokoak.

Diotenez... 
(Nik diot ezetz, nik diot ezetz!) 

Zenbat amu, hainbat damu!  

Egia bihar jakingo dugu.