Ordaindu kezkak
Izenik ez daukan kezka
ez da benetakoa,
izenik ez daukan kezka
ez baita arazoa.
Zinezko kezkei izena
kentzea da gakoa,
sortu nahi diren arazoz
betetzeko auzoa.
Arazoa seme bedi
eta ni gurasoa:
txikikeria bat zena,
orain deserosoa.
Soluzio bakoitzarentzat
arazo bat badaukat,
eta hori gutxi balitz
sorbaldan kolpetxo bat.
Arazorik ez duzula
zinez uste baduzu,
gaizki zabiltza laguna,
ezagutuko nauzu.
Zure problemak ahazteko
nik dakartzat berriak:
arazo freskoak garai
nahasi hauei jarriak.
Ni nauzu zure arazo
eta soluzioa:
zein da zeu ordaintzeko
prest zauden prezioa?
Ni izango naiz bi gauza
zatia eta osoa:
lehenbizi arazoa eta,
gero soluzioa.
Manipulazio estrategiak (*Zart, 2020)