Maletadun maitalea

Maletadun maitalea zara
maletarekin maiteminduta. 

Mandala bat badela 
entzun duzu eta inshala,
bazoaz berehala: 
ikusiz mendi eta haran
goxoago zeunden ganbaran.

Mundua badabil hala
zoroen presaren zalapartarekin. 

Sakondu gabe bidaia,
urratu dugun paisaia,
urak itotako kaia,
hegaldien sastakaia, 
hasiera eta amaia… 
Hasiera eta amaia.

Maletadun maitale bezala
egiten duzu ahal dena, 
maitale bat azkenean zer da? 
Hurrengorako eskala. 

Bakardadea eskala
dezakezun mendi bat da, 
eta gero jaitsi ahala... 
ahal bada, hala, 
ahal dela ala 
deltan… 

Sakondu gabe bidaia,
urratu dugun paisaia,
urak itotako kaia,
hegaldien sastakaia, 
hasiera eta amaia… 
Hasiera eta amaia.

Maitaledun maleta zara,
eskutik doan txatala, 
gurpilduna zu, eta bera 
larru bereko azala. 
Ahal dena eginda ere 
dena da gutxi,
gutxi da dena,
eztena beti... zorrotzegia da. 
Maletadun maitalea
maletarekin maiteminduta.  
Maleta egiten bukatuta 
bietan zein dago nekatuta?
Desegiten zara zu, 
eta puskak ezin batu,
zu desegiten zara.

Ohe guztietan zerbait ahazten da,
ohe biluzia zutaz janzten da. 
Sakondu gabe bidaia,
urratu dugun paisaia,
urak itotako kaia,
hegaldien sastakaia, 
hasiera eta amaia… 
Hasiera eta amaia.

Hezurren azpian (Gaztelupeko Hotsak, 2019)