Sekula ez erortzea
Sekula ez erortzea, kontu zaila da hori;
behin bakarrik erortzea, ezinezko mirari.
Bidegurutze horretan, okerreko bidea
hura dela jakin arren, zaila da ez
hartzea.
behin sartutako lekuan, pausoa beti ustel.
Zain daude hutsune horiek, zure zangoen gose,
imanak
metalari lez, beti deitzen zaituzte.
“Ez naiz berriz eroriko”, erraten du xaloak;
xalo-xalo erortzen da: gero hartzen du loak.
Irristatzeko aukeran, hitz bat bada sobera,
hasperen desegoki bat, isiltasuna
bera.
“Erne nago eta adi, isilik eta geldi”,
ohartzerako berriro, goitik behera
erori.
Erortzen denak nahi luke, han behean
sarea,
horren
ordez izaten du, gehienetan sardea.
Ekibokatu zaleak, berriz nahiko du jausi,
erortzea bizilege dela baitu
ikasi.
Amildegiaren ertzak badu erakarmena,
ertzean
ibili denak, ertzean nahi du dena.
Sekula ez erortzea, kontu zaila da hori;
behin bakarrik erortzea, ezinezko mirari.
"Hotzikarak" (Elkar, 2016;
Escucha la canción aquí