Okerreko gelan

Guztiz isilik nago,   
nahi ez nahi, halaxe da, bai:
gela zahar hau
arrotza zait orain.
Aise ikus ditzaket
haiek ez ezagutzeko gai:
bi ume alai, ez dauzkat nire gain.
Kaleratzeko zain,
ume hauei, zer esango diet?  
Aldegin, utikan!
Beste bat da zuen aita.
 
Gelaz aldatu egin naiz:
bi neska larrutan pozik,
poz alarau,
niri so daude, hara!
Lagunak banitu lez,
min eta aspaldiko lagun!
Poz alarau: “Koldarra edo zer haiz?
Hator, hemen etzan!”
Eta nik ezetz
lizun haiei...
Okerreko gelan ote nago?
Hostal, hotel,
gaur, atzo, bihar?
Aurki, etxea
lagunez bete...

Urtebetetze jai
festa fin bat, gaur balitz bai...
Nortzu zarete ba?
Izen bat bakarra eman!
Okerreko gelan
bi-hiru dei, hetero-gay...
“Ez da zenbaki hau!”
Zoro haiek, zoro haiek?
Ni ote nago ba, eta ez haiek,
okerreko gelan?

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)