N. Coyote & C. Tornado


Tarantula

Gailu ederrak 
tiraderan ditut: 
dildo, errebolber, 
eta eskuburdin. 
Tarantula naiz 
ataria zaintzen, 
aise barrura
sar ez zaitezen...  
Kilima mingotsa
zena, gero bortxa... 
Bazara jasateko gai? 
Ez da erraza, ez da, 
nola ez du mereziko, 
gaurkoak biharko? 
Harrapaturik 
ontziaren popan, 
urik lohienaz
bete dizut kopa. 
Zapore garratza
dauka gure topak: 
"Ongi etorri, 
ni naiz Europa!". 
Aukera bakarra
txarrantxa gainetik 
jauzia egitea da... 
Hala izan da beti: 
ukendua saltzekotan, 
duintasuna kendu... 
Zoria alde duzu,  
ez kexatu, aizu,  
tarantula portatu da. 
Orain tentuz ibili, 
arauak ikasi eta
popatik ez erori...
Tarantula honek dantza
badezake, antza, 
zure azalean barna, 
oraindik bizirik
zaudelako ez ote da?
Bada, ez horregatik!

Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Nora Alacran (2022)


Azeri eta Herio

Gosea dauka Heriok, zeoze nahi du:  
hondarra jan du desertuan.

Hortzetik odol jario,  
gogoratu da,
basamortuko  
Azeriaz.  

Bizi nahi du, Heriok,
bizi nahi du...
basamortuan
hortzaka.

Bizi nahi du Azeriak,  
bizi nahi du...
Bizi nahi du, azken   
gau hau.
 
Hegan daki Azeriak,
hegan daki:
zabaldu ditu hego biak...

Hemendik alde, Herio,
hemendik alde!
Utzi pakean
Azeri on hau...

Biluzik gaude
gu biok,
elkarri begira:
Azeria eta
Heriotza.

Larrutu nauzu berriro
–eta nik zeu!–
eskaintzen dizut
larru on hau...
 
Bizi nahi dut, berriro,  
bizi nahi dut,
bizi nahi dut
azken  gau hau...  

Azeri on hau...

Aitzstar (Pozoi Records, 2019)


Diana & Sebastian

Sebastian bat bada zeruan;
lurrekoa, neroni orduan
Sebastian bat, geziz josia,
zauri bakoitza nire gloria. 
Ez bilatu, ni naiz diana;     
apuntatu ondo nigana! 
Gezi bat, eta gero berriz, 
lau-bost-sei gezi elkarri segiz...
Zure geziak jaso nahi ditut, 
zure ezpatek ziztatu nazaten. 
Horretarako jaio nintzen: 
tximistorratza izateko. 
Tximista guztiak nigan daude...
indartsuago egiten naute! 
Sebastian bat geziz josia, 
zauri bakoitza da nire gloria.

Eate, 2016
Entzun kantua hemen

Zauririk ez

Gogorra omen nintzen,
orain naiz samurra.
Azala omen nintzen,
orain berriz mamia.
Sugetzarra mudatzeko zain, 
beltza zena, txuri orain.
Giltzapean laga dut
maskara irribarrez.
Giltzapean laga dut
damurik batere ez.
Zaude zain, ni noiz aldatuko naizen zain...
Segiko dugu elkar mintzen... 
Zauririk ez, zauririk ez; 
naizen gauza bera nintzen. 
Giltzapean laga dut
maskara irribarrez
Giltzapean  laga dut
damurik batere ez...

Niña Coyote eta Chico Tornado, 2013