Eñaut Elorrieta
Azken balsa
Begira argazki honi, akordatzen zara ai,Zein hiri ote da?
Edozein...
Gure izen bereko bi
gazte zoro blai,
aterpe lehorren bila
lasterka...
Barrerik barre
goizez, arratsez ere bai
–gaua teoria hutsa zen–.
Gorputza higatzen doa
geruzaz geruza;
irrika ez, ez
ordea...
Gogoa erne dugula,
baina,
hezur zahar hauek
noiz arte?
Noiz arte?
Noiz arte
gure gorputzak
litezke gure aberri?
Gorputzak diostadana
ez dut niretzat nahi:
zein min aukeratu,
edozein?
Bakartu gara
langintzez lagunez ere bai,
elkarren eskua soilik
euskarri...
Zergaitik ez aukeratu
noiz eta nola nahi dugun
esku eta aberri
askatu.
Argazki horretan
zutik esan nuen “nahi dut, bai”;
orain ez, ez dut
nahi.
Gogoa erne dugula,
baina,
oskol zahar hauek
noiz arte?
Noiz arte
gorputzak
litezke gure aberri?
Deserriko kantak (Elkar, 2012)