Julio Cortazar, hatxeak eta penizilina

14 de Noviembre 2013

Hamabost urte dauzkazu eta The Waste Land-en erdian zaude, T.S. Eliot nor den ideiarik ez duzun arren. Edo No Man´s Land esan behar ote nuke? Kontua da ateak eta heldulekuak behar dituzula, horien premia duzula. Ekaineko arratsalde batean –bazkalondo siestalari, ezin antiliterarioagoan–, lengua klase baten erdian, Instrucciones para subir una escalera eta Instrucciones para dar cuerda a un reloj irakurri ditu irakasleak. Gutxi susmatzen duzu zure bizitza betirako aldatuko duen ate bat irekiko zaizula hor. Beldurra emango lizuke benetan kontziente izan bazina. Ez dakizu zenbaterainoko esperantza izan lezakeen irakasleak bere ikasleengan. Baina agian handia du. Horregatik irakurtzen dizkizue –pronostiko guztien kontra eta bazkalondoko asperdura infinituaren kontra– Julio Cortazarren bi ipuin labur haiek: gaztea da oraindik irakaslea eta ondo pasatzen du testu... Leer más

Walk on the Wild Side (traducción al euskera)

28 de Octubre 2013

Hollyren jatorria: Miami Bay/ 
autoz zeharkatuta iu es ei/ 
bekainak txukundu bidean/ 
neska bilakatzeko trantzean./ 
Dio: “hator bai, alde basatia duk hire zain;/ 
hator bai, alde basatia dun hire zain”.// 

Candy goxoa Manhattanen lagun:/ 
zulo ilunetan denon kuttun./ 
Aho bete hortz beti,/ 
lan egin arren mihiarekin./ 
Dio: “hator bai, alde basatia duk hire zain./
Hator bai, alde basatia dun hire zain…”// 

Neska beltxak dio:/ 
“Du-duru-duru, du-duru-du-duru-duru…”/ 
Joe txikiak ezin inola etsi:/  
pagatu gabe hari deus ez utzi./ 
Lardaxka hemen, lardaxka han.../  
hala dio bere kabutan:/  
“hator bai, alde basatia dun hire zain”/ 
Diot, “ei Joe, alde basatia duk hire zain”./ 

Sugar Plum Fairy kalean alderrai/ 
arima elikatzeko ere ezgai./ 
Teatroan seko lo dago/  
gure artean: “malo, malo”,/ 
diotse, “ei Sugar, alde basatia duk... Leer más

Casa Laboa

29 de Septiembre 2013

Aquella antigua casa parecía un balneario destartalado. Gentes de toda clase, edad y condición permanecían, como yo, a la espera, todos con la misma incertidumbre. Había entre ellos, eso era lo más terrible, niños y niñas de la más tierna edad.

  -¡El siguiente!

  Ese era yo.

  Máquinas de escribir que amontonaban polvo y criaban telarañas, tampones de caucho por doquier. Un pálido funcionario me miraba de frente, ojos sellados en el rostro como tinta sobre formulario. Los rayos de un sol cenital se introducían por la ventana, inclementes. La luz que me cegaba no parecía molestar lo más mínimo al matasanos que tenía en frente Él permanecía de espaldas a la ventana. Cierto que no podía pasar por alto aquel detalle: nos encontrábamos en su despacho y no en el mío.

  Se dirigió a mí con desgana, sin levantar la mirada de mi ficha.

 ... Leer más

On Quixotek Gaur Egun aurkeztu zuenekoa

03 de Septiembre 2013

Literaturaren eta zenbait telesailen arteko loturak ikusten setatuta gabiltzanoi arrazoia ematera dator Aaron Sorkinen The Newsroom. Ez soilik The West Wing hartako berba jario etengabeari eutsi eta oso osorik elkarrizketen gainean sostengatzen den tramankulu dramatiko paregabea delako, baizik eta baita Will McAvoy protagonistak (Jeff Daniels, bere bizitzako paperean) bere burua On Quixotetzat duelako ere. Ez da txantxa. Edo bai. Albistegietako izarra izateaz gain, bere ofizioarekin konprometitutako kazetari zorrotza, apasionatua eta soborna ezina baita McAvoy. Hainbat ataletan esplizito egiten du –ironikoki, nola bestela?– Quixote izaera hori: “Ni naiz Quixote, eta zu Santxo, ene ezkutari fidela!” diotsa produktoreari. Fox News bezalako korporazio handiek euren burua Deabruari saldu dioten garaian, albistegi serio, independente eta... Leer más