Sara Azurza


Erlojuz gainez

Zenbat erloju dauden hirian
bazter guztietan eta eskumutur guztietan
heriotza dezimalki ezarriaren eusleak
zenbat erloju dauden hirian
eta ez dira lain denak ere beren burdinsareekin
denbora guztia galbahetzeko
zenbat erloju dauden hirian
eta zenbait zepo arratoientzat
segunduen karreiua pisutsuago egunetik egunera
zenbat erloju dauden hirian
eta ez da kabitzen denbora osoa haien mateletan
Begira haraxeago armiarmak beren sareak irentsiz
begira haraxeago euriaren amenazu laineza
begira haraxeago segundu bakoitza
bakardadera suizidatzen bere bihotza orratzen urkabe publikoan

Theorein (Egilea editore, 2018) Kea behelainopean bezala liburuko poema
Listen to the song here