Azken balsa
Begira argazki honi, akordatzen zara ai,
Zein hiri ote da? Edozein...
Gure izen bereko bi gazte zoro blai,
aterpe lehorren bila lasterka...
Barrerik barre goizez, arratsez ere bai
–gaua teoria hutsa zen–.
Gorputza higatzen doa geruzaz geruza;
irrika ez, ez ordea...
Gogoa erne dugula, baina,
hezur zahar hauek noiz arte?
Noiz arte?
Noiz arte
gure gorputzak
litezke gure aberri?
Gorputzak diostadana ez dut niretzat nahi:
zein min aukeratu, edozein?
Bakartu gara langintzez lagunez ere bai,
elkarren eskua soilik euskarri...
Zergaitik ez aukeratu noiz eta nola nahi dugun
esku eta aberri askatu.
Argazki horretan zutik esan nuen “nahi dut, bai”;
orain ez, ez dut nahi.
Gogoa erne dugula, baina,
oskol zahar hauek noiz arte?
Noiz arte
gorputzak
litezke gure aberri?
Deserriko kantak (Elkar, 2012)