Harria, papera, guraizeak

Urtarrilak 22, 2021

Ondo egokitzen zaigun mito greziar baten bila hasita, zaila da Sisiforena baino aproposagorik topatzea. Harria (zer bestela?) mendi gailurrerantz (nora bestela?) eraman nahi duen Sisiforen ahalegin eskergak zigorra du sari. Iritsi aurretik maldan behera eroriko da harria eta berriro hasi beharko du aldapan gora hari bultzaka. Izan ere, gure amesgaiztoa hitz bitan laburbil liteke: zerotik hasi. Eta ez diogu zentzu metafisikoan soilik. Zentsura sistematikoaren guraizeak iraganeko kontu ziruditenean etorri ziren Egin eta Egunkariaren itxierak, eduki zehatzei bainoago egitura osoei zegozkienak. Artazi haiekin ahots kordak moztu zizkigutela sentitu genuen; ez zen kolpe bat izan, mutilazio bat baizik. Urte lar pasa ditut bere burua hegemonikotzat duenak txokokeria aurpegiratzeko egiten digun “zergatik euskaraz idatzi?” galderari edukatuki erantzuten (“alemaniar bati ez zenioke sekula hori... Gehiago irakurri
Abuztuak 25, 2019

Idazlea

HARKAITZ CANO Lasarte-Orian jaio zen 1975ean. Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Fakirraren ahotsa (2018) eta Twist (2011) eleberriak, B... Gehiago irakurri