Casa Laboa
Aquella antigua casa parecía un balneario destartalado. Gentes de toda clase, edad y condición permanecían, como yo, a la espera, todos con la misma incertidumbre. Había entre ellos, eso era lo más terrible, niños y niñas de la más tierna edad.
-¡El siguiente!
Ese era yo.
Máquinas de escribir que amontonaban polvo y criaban telarañas, tampones de caucho por doquier. Un pálido funcionario me miraba de frente, ojos sellados en el rostro como tinta sobre formulario. Los rayos de un sol cenital se introducían por la ventana, inclementes. La luz que me cegaba no parecía molestar lo más mínimo al matasanos que tenía en frente Él permanecía de espaldas a la ventana. Cierto que no podía pasar por alto aquel detalle: nos encontrábamos en su despacho y no en el mío.
Se dirigió a mí con desgana, sin levantar la mirada de mi ficha.
-Imagino que está al corriente:... Gehiago irakurri
Txokolatea eta bizkotxoak
“Txokolatea eta bizkotxoak” ekimenaren barruan, DJ lanak egiteko parada antojagarria izan nuen urtarrilaren 15ean, “Memoriaren mapa” izenburupean, Bilboko Barrenkaleko Modesto tabernan. Hona hemen, zerrenda:
1) Michael Jackson beltza zen garaiko kantu dantzagarria, musika beltzerako bidea zabaldu zidana: I Wanna Be Startin´ Something, Michael Jackson.
2) Literaturaz, pop musikaz eta modernitatez blaitu ninduen album antologiko bateko kantu antologikoa, “ze jende xelebre estazioetan” (orduan bezala orain): Taxi horiak, Itoiz.
3) Ana Torroja telebistan, kolazko piano beltz distiratsu baten gainean etzanda, minigonaz jantzita. Amaitu da haurtzaroa: Mi costa tanto di scordarti, Mecano (bertsio italiar pirata).
4) Hutsera jauzi. Amorruaren soinu banda. Footing egingo banu entzungo nukeen kantua, Rocky filmeko Eye of the... Gehiago irakurri
Crowdfunding: Santa Eskean?
Mezenas handien faltan, gora dator mikro-mezenasen aparra. Gure artean, bi baino ez aipatzearren, formula horren aldaki ezberdinak erabiltzen ari dira Kerobiaren hurrengo diskoa ekoizteko eta “Barrura begiratzeko leihoak” filmaren kostuak ordaintzeko. Betiko auzolan kooperatiboa, baina sare birtualen bidez sustatua eta erraztua.
Diru-bilketa hau, baina, sofistikazio maila ezberdinetakoa izan daiteke. Eta eskaintzen duena ere halaxe, ezberdina da kasuan kasu. Sarean topatu dudan bitxienetako bat, Clem Snide taldeko abeslari Eef Barzelayrena izan da. Musika aldizkariek goratua eta Death Cab For Cutie bezalako taldeek maitatua izanagatik, Clem Snide ez da inoiz talde masiboa izan. Benetako talde indie bat, beraz, Bilbon eta Donostian behin baino gehiagotan bisitatu izan gaituena, aldiro une gogoangarriak utziz. “Songs for Mary” izeneko diskoa autonomia askiz eta... Gehiago irakurri
Ezkontza baterako kantuak
Tesi baterako eman lezake ezkontzetan jartzen den musikak. Otorduaren osteko festako kantuez ari naiz, jakina, nahiz eta zeremoniaren baitako Ave Mariek eta bertso sortek ere soka luzea ekarriko luketen. Deigarria da, esate baterako, Galizian galizieraz zein kantu gutxi jartzen dituzten, bai eta, oro har, belaunaldikide bat Madrilen ezkontzen delarik, movida ospetsutik haiek salbatu dituzten kantuen zerrenda gurea baino askoz luzeagoa dela ikustea ere: Leño eta Mamá bezalako taldeak nekez jarriko genituzke gurean (Los Inhumanos, Hombres G eta Alaska geure subkontziente emotibo-ganberroan ongi finkatuta egon arren). Demagun hiru ezkontzatan izan naizela oso denbora gutxian, eta hirutik hirutan entzun dudala kantu bat, berdin Galizian zein Donostian (Shakira eta Michael Jackson aurrikusgarriak aparte utzita). Zein ote? Harrigarri samarra izan arren, Sarri... Gehiago irakurri