Delirioa Delhin (eta II)

Martxoak 24, 2018

Ganbiorik ez dizunez inork emango, billete ttipiak eskatzea komeni da. Keinu unibertsalik bada, hauxe: hatz lodia erakuslearekin igurtziz egiten dugun txanpon eskea. Edozein tenpluren inguruan emandako azalpen eskatu gabeak zor du bere propina. Delhiko Arte Garaikidearen Museoan, ordea, ez dago arimarik. Museoko dendan katalogo edo postalik ez oraindik; negozioaren garroek erabat hartu ez duten leku bat,  nahiz eta bildumak mendebaldeko artearen eragin handia izan. XX. mendeko lehen erdian Parisetik paseak dira artista indiarretako asko. Gehitu horri tradizionalki artisautzarekin izan duten harreman gatazkatsua; eskuekin lan egitea beheko klaseen kontua zela, alegia, eskuak zikintzerik ez zegoela, ezta artearen izenean ere, baldin eta pribilegioei eutsi nahi bazitzaien. Azken urteotan baino ez omen da hau aldatzen ari, poliki-poliki.

Hitzaldia eman behar... Gehiago irakurri

Delirioa Delhin (I)

Martxoak 17, 2018

Zazpi ordu pasatxoko hegaldia baino ez Munichetik. New Yorkera bezalatsu, alegia. Beti uste izan duzu urrunago zegoela New Delhi. Distantziaren erdia mentala den seinale: ez dela gauza bera, alegia, Delhi edo York. Hegazkinean aise susma ditzakezu bidaiatzeko motibazio ezberdinak: enpresa gizonak eta yoga ikastaroetara doazen emakumeak dira bereizten errazenak. Zerbaitegatik sortu zuen Narendra Modik, lehen ministro izendatu berritan, Yogaren Ministerioa deritzona, 2014an. Ministerio honen ardura ei da medikuntza tradizionala, ayurveda (metal astun toxikoak erabiltzen dituen pseudomedikuntza), yoga, eta homeopatia bultzatzea, besteak beste. “Zuek egiten duzuen yoga hori amerikarren eraldaketa desnaturalizatua da, ez zaitezte engaina”. Jakina: iparramerikarrek italiarren pizzarekin egin zuten gauza bera egin omen dute yogarekin ere. Negozioa.

Ez da zure bila... Gehiago irakurri

Hiria zer den

Urtarrilak 27, 2018

Galdetzen badidate zer den hiria, erranen dut denbora neurtzeko asmatu zen termometroa dela. Edo, zehatzago, metronomo bat. Beharbada, Don DeLillok zioen legez, denbora naturatik aldentzeko modua besterik ez ziren izan ziutateak, taupada berri bat ezartzeko moldea. Hori da hitza, moldea. Honela dio Mathias Énardek Calle de los ladrones eleberrian: “Hiriak bezatu egiten dira, edo, hobe esan, haiek bezatzen gaituzte gu; ongi portatzen erakusten digute, geure atzerritar oskola galtzen dugu haietan; geure gainazal dorpea erauzten digute, funditu egiten gara ziutatearekin, hiriek haien itxura eta borondatearen arabera zizelkatzen gaituzte;  geure une hartara bitarteko portaera baztertzen dugu, gorantz begiratzeari uzten diogu apurka-apurka, ez dugu jada metro geltoki batera sartzean zalantzarik egingo, kadentzia aproposa geureganatuko dugu, erritmo onean goaz. [...]... Gehiago irakurri

Ponte en tu tarta

Azaroak 26, 2016

Moyua plazako armarri frankistari arranoa kendu-ez-kendu eztabaida ez da berria. Behin kentzen hasita, jakina, erauzketa nork ordaindu behar duen ebaztea izaten da kontua,  eta kasu honetan Espainiako Gobernuaren aurrekontuen barruan sartu behar ei dira lanak (ironikoa litzateke Espainiako Ogasun Agentziaren egoitza izanik euskal erakundeak arduratu behar izatea harrapakariaz, egia esan). Kultura Ministerioko teknikarien txostena aipatzen duen albistea irakurrita, armarri bat kentzeaz baino, laparoskopia bidez tumore bat erasotzeaz ari garela lirudike: “ikurraren zati batzuk kentzea iruditu zaie aukera egingarri bakarra. Ziur ez dauden arren, uste dute elkarri lotutako zatiek osatzen dutela eskultura. Hala, armarriaren inguruan dagoen San Joanen arranoa kenduko dute: goiko aldetik burua, alboetatik atzaparrak, eta behetik buztana. Koroa ere kenduko diote, ez... Gehiago irakurri