Waits, Tom Waits
Asko idatzi da Tom Waitsek gaur zortzi Donostian emandako ikuskizunaz. Itxaropen handia ipinia genuen kontzertu horretan, eta halakoetan, jakina, handiak izaten dira dezepzioaren arriskuak ere. Langa oso goian zegoen, prezioa ere bai (“Picasso bat ere garestia da”, entzun genion zale amorratu bati), baina Waitsek ez zuen hutsik egin. Ordaintzeko prest egotea ez zen, oraingoan, nahikoa. Ordu gutxitan agortu ziren telefono bidez baino eros ezin zitezkeen sarrerak, eta urrutiko erosketarekin zorterik izan ez genuenak, nor eros eta nor soborna ibili gara azken asteotan, Tom Waitsen Europako birako lehen kontzerturako sarrera Parnasorako bidaiaren pare ordaintzeko prest. Arima deabruari saltzea ere justifikatuta zegoen.
Kantaria Kursaalera azaldu zeneko atzerapena erritoaren parte bailitzan jokatu zuen jendeak. Errezel gorri erraldoiei begira... Gehiago irakurri
Publikoaren arreta
Ez zen Bill Evans piano jotzailea pertsona erraza. Bizitza ere ez zuen erraza izan, eta –nola ez bada– inguruan zituenei zail jarri zien. Harry anaia (piano irakasle alkoholikoa berau) eta Ellaine emaztea suizidatu egin zitzaizkion, azken hau, gainera, Evansek harengandik banatu eta fan batekin ezkontzeko asmoa zuela aitortu berritan. Hori gutxi balitz, arima musikal bikia zuena galdu zuen 1961ean, bere hirukote mitikoko kontrabaxu jotzaile eta lagun mina: Scott LaFaro ahaztezina. Hogeita bost urte besterik ez zituela zendu zen LaFaro auto istripuan, eta benetan sentitu zuen Evansek haren galera. Laguna galdu ondotik, Bill Evansek heroinarekiko zuen menpekotasuna handitu eta New Yorkeko kaleetan LaFaroren arropak soinean jarrita alderrai ibili zela kontatzen da. Gaur egun jazzaren historiako klasiko jotzen den Sunday at the Village Vanguard diskoa eta haren... Gehiago irakurri