Ekotopiak

Apirilak 22, 2024

Apokalipsi ziurrera heltzeko bide eta modu ezberdinez gainezka dagoen katalogo bat dirudi sarri gure iruditeriak. Zergatik ez beste mota bateko etorkizunak irudikatzen saiatu? Etorkizun gertagarriak, naturaren eta pertsonen zaintzan ardatza dutenak. Irudikatu egin behar lehenbizi, inoiz benetan gorpuztuko badira.  

Premisa horren pean, Greenpeace-ek marrazkilari eta gidoilari talde bat bildu du, gaur egun martxan dauden egitasmo sozialak abiapuntutzat hartuta etorkizun desiragarri bat imajinatzen saiatzeko. Horretarako, gaian adituak eta arituak direnen laguntza ere izan dute sortzaileek, fikzioaren hedadura guk ezagutuko dugun balizko etorkizun gertuko batean proiektatzeko.  Astiberrik argitaratutako komiki kolektibo hau da emaitza. Helburua, bakarra: etorkizuna irudikatuz oraina aldatzea.  

Ecotopías  egitasmoan parte hartu dute: Darío Adanti, Flavita Banana, Miguel Brieva,... Gehiago irakurri

Zirriborroak eta gero

Azaroak 21, 2023

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. 

Consonnik argitaratu du bilduma, euskaraz zein gaztelaniaz. 

Telesailak eta literatura

Ekainak 10, 2014

Almeriako El Gaviero argitaletxeak hainbat egile gonbidatu ditu euren telesail kuttuna hautatu eta hari buruz poema bat idatz dezaten. Hemen dago emaitza:


Futbola eta literatura

Maiatzak 28, 2014

Maiatzaren 28tik aurrera, Athletic Club Fundazioaren boluntario talde batek, futbola eta literatura lotzen dituzten 60.000 liburu banatuko ditu Bilboko leku ezberdinetan: liburutegiak, liburu-dendak, metroa, eta abar. Karmele Jaio, Juan Villoro, Pedro Zarraluki, Pablo Moiño, David Trueba eta Harkaitz Cano dira ipuin hauen idazleak.

 "Zitagolak" ipuinaren pdf-a lortu